Euskara arloak “Familia Ola” programaren edizio berria prestatu du. Familia Ola programa 2 eta 8 urte bitarteko haurrak dauzkaten familiei zuzendurik dagoen egitasmoa da, euskararen familiarteko transmisioa doako jardueren bitartez sustatzeko helburua duena.
2009 urtean Irundo Udalak, Euskara Arloaren bidez, Mrezi duelako! proiektua abiatu zuen, euskaren familiarteko transmisioa sustatzeko asmoz eta, ekimen horren baitan, Familia Ola programa sortu zen. Azken urteetan zehar gauzatu da ekimena eta euskara arloko ordezkariek azaldu dutenez, “hizkuntzaren familiarteko transmisioa bultzatzen lagundu nahi dugu eta, berezi, pixkana-pixkana etxeko komunikazio esparru formal zein naturalak berreskuratu, geltarik haratago, erabilera txikiagoa baita familiartean”.
Horretarako, 2019-2020 ikasturtean, familia euskaldunentzako eta hizkuntza ondo menperatu ez, baina, euskararen erabilera sustatu nahi dutenentzako aisialdiko jarduerak antolatuko dira. Horien artean, sukaldaritza tailerrak, eskulanak, irteerak eta abar.
Hiriko ikastetxeetan egingo dira jaruerak horiek guztiak eta ekimen guztiako doakoak izango dira. Parte hartzaileek azaroaren 6ra arte izen eman ahalko dute www.irun.org udal webgunean.
Hurrengo ekintzak
Familia Ola programako lehen ekimenak azaroko hilabeterako antolatu dira. Lehen ekintza azaroaren 12an eta 14ean egingo da arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara. Lehen jarduera honen bitartez zirkoaren mundu iluragarria ezagutzeko aukera izango dute ekintzan parte hartzen duten haur eta helduek, esku jolas eta lurreko akrobaziak eginez.
Azaroaren 23an Oiartzungo Arditurrira bisita antolatu da familiei meategien gaia hurbiltzeko. 2 eta 8 urte bitarteko haurrak dauzkaten familiek meategia bisitatzeko aukera izango dute goizeko 11:00etan Arditurrin (Arditurri Bidea, 3, 20180 Ergoien, Gipuzkoa) abiatuko den bisitaren bitartez.
Momentuz Familia Ola programaren barnean antolatutako azken jardueran zentzumenek protagonismo berezia izango dute. Azaroaren 26 eta 28an 17:30etatik 19:00etara egingo diren tailerren bitartez zentzumenak martxan jarriko dituzte parte-hartzaileek gailetak eginez.