Ficobak Segurnet azoka antolatuko du azaroaren 30etik abenduaren 1era

Covid-19ren pandemiak babes eta segurtasun neurri, produktu eta zerbitzuen eskari gero eta handiagoa eragin du enpresen, administrazioaren eta pertsonak biltzea eskatzen duen edozein jardueraren aldetik. Premia horrek premiazko konponbideak eskatzen ditu, jarduera ekonomikoa, hezkuntzakoa, kulturakoa eta soziala berriz abian jarri ahal izateko, pertsonen segurtasuna bermatuz.

Errealitate berri horri erantzuteko, Ficobak Segurnet  jarri du abian, segurtasunari eta pandemia-testuinguruetara egokitzeari buruzko azoka profesionala. Ekitaldi berri honetan, birus batek eragindako kutsatzeen aurrean pertsonen segurtasuna eta babesa bermatzeko merkatuan dauden irtenbideak aurkeztuko dira bi egunez Ficobako pabiloietan.

Era berean, Segurnetek, jarduera ekonomikoaren dinamizatzaile izateko helburuarekin, lehentasunezko arreta eskainiko die pandemia-testuinguru batean lan metodo berriak hartzeko zerbitzu osagarriei; izan ere, egoera horietan ezinbestekoa da tresnak izatea enpresa-jarduerak eta, oro har, jarduera ekonomikoak aurrera jarrai dezaten.

Arlo horretan, honako hauek aurkeztuko dira: eraldaketa digitaleko laguntza-zerbitzuak, e-commerce soluzioak eta sare sozialetako presentzia, herritarren alerta-kanalak, zibersegurtasuneko soluzioak, telelanerako eta urrutiko hezkuntzarako hardwarea eta softwarea, etab.

Proposamen orokor baterako bost ardatz
Ahalik eta ikuspegi zabalena emateko, azalpen-proposamena 5 ardatzen inguruan antolatu da: higiene- eta osasun-ardatza (osasun-materiala eta norbera babesteko zerbitzuak); banantzea ardatza (pertsonen arteko urruntzea errazteko produktuak); Ikerketa ardatza (adimen artifiziala, bioteknologia, osasun-zientziak eta sozioekonomia); Eraldaketa digitala ardatza (lan-metodo osagarriak errazteko produktuak eta zerbitzuak); eta Informazioa ardatza (erakundeen laguntzak eta osasun-protokoloak).
Bost ardatz horien bidez, enpresa erakusleek beren proposamenak aurkeztuko dizkiete hainbat sektore biltzen dituen publiko objektiboari: dendak, enpresak eta autonomoak, garraioak, farmaziak, kirol zentroak, museoak, merkataritza zentroak, horeka kanala, egoitzak, eraikinak eta administrazio publikoak, ospitaleak, klinikak eta osasun zentroak, unibertsitateak, hezkuntza zentroak edo azoka esparruak.

Azoka presentziala, luzapen birtualarekin
Segurnet azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean izango da, Ficoban. Bi egun izango dira nobedadeak aurkezteko eta merkataritza harreman eta  akordio berriak, non, beste behin ere, azokek marketin tresna gisa duten garrantziari balioa emango zaion.

Bestalde, erakusketariek eta bisitariek ahalik eta balio erantsi handiena izan dezaten, Segurnet azoka on line luzapen batekin osatuko da, azaroaren 9tik abenduaren 4ra bitartean. Plataforma digital horren bidez, erakustoki eta bisitarien arteko aurretiko eta azoka osteko harremanak erraztuko dira, baita bileren agendaren kudeaketa ere, bai azokan bertan, bai bideokonferentzia bidez, eta erakusleiho gisa balioko du erakusmahaien produktu eta zerbitzuen eskaintzarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude