
Aitzpea Gonzalezek Espainiako selekzio kideekin batera 5. postua lortu du Europako 23 urtez azpikoen txapelketan. Txapelketa irailaren 5etik 6ra jokatu da Disburg-en, Alemanian. Arraunlari irundarrarekin batera, 4ko banku mugikorreko ontzian Esther Briz, Iria Jarama eta Nuria Puigek arraun egin zuten.
Europako Txapelketa prestatzeko Aitzpea Gonzalez ekainaren 28tik Espainiako selekzioarekin kontzentratuta egon da bai Amposta zein Bañolasen. Larunbatean Espainiako selekzioaren ontziko arraunlariek A finala jokatzeko pasea lortu zuten, kanporaketan bigarren postua eskuratu ostean. Txapelketan, guztira, beste 9 ontziren kontra lehiatu ziren Alemania, Holanda, Errusia eta Danimarkako arraunlarien aurka indarrak neurtzeko.