Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

– G57060: Gipuzkoako etorbidea 1940 hamarkadaren amaieran. Irudian eskubian Normandie eraikina eta ezkerrean Olazabal mendixka.

1919ko azaroaren 9an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkarian hiriko gaurkotasunezko gaiak lantzen dira albiste esanguratsuenetan arreta ipintzeaz gainera. “Algo más sobre el “Electrico”” izenburua daraman lehen artikuluan tranbiaren inaugurazioa eta zerbitzu honen baldintzak errepasatzen dira mugako izaera duen hirian. Jarraian, berri laburren zerrenda batean eguraldi euritxuaz, igandeetan tabernak ixtera behartzen dituen legeaz eta tranbiako langileen uniforme eleganteez hitz egiten da. “Goy-goitik” izenarkein Txori Txikik sinitatutako olerki laburren bilduma publikatzen du aldizkariak.


– G11009: Irungo Aduanaren eraikinaren kanpoaldea 1960 urtean.

“Laurent Failhade” izenarekin argitaratutako artikuluan frantsez honen heriotzaren berri ematen du Clarita Candianik. “Notas de un transeunte” artikuluan txakur baten galeratik sortutako historia guztia kontatzen du idazleak, txakurra bere jabeen eskuetara itzultzen den arte. Hiriko gaurkotasun alde batera utzita, Loiolako santutegia eta Azpeitia artean eraikitzen ari den Gipuzkoako etorbidea aipatzen da, obra hori aurrera eramateko ideia Irunen sortu zela gogoraraziz.

Kirol kronikaren barnean, aldiz, nazio mailako futbol txapelketaren xehetasunak ematen dira. Hortaz gain, Amuteko zelaian jokatuko diren partiduak eta hurrengo nazioarteko partiduen data eta hitzorduak aipatzen dira ere. Irungo Aduanatik igarotzen diren merkantziek beste mugetan izandako atzerapen eta arazoak lantzen dira. Jarraian, Irungo Udal Musika Banda berregituratzeko zailtasunak aipatzen dira.

– G1170: Regino Aizek zuzendutako musika banda Aquilino jauregiaren aurrean 1902 urtean.

Azken orrialdeetan, beti bezala, hurrengo egunetako antzokien programazioa errepasatzen da, 1883 urtean aldizkari honetan bertan argitaratutako albiste esanguratsuenak gogora ekartzeaz gainera. Ondoren, Juaristi doktoreari homenaldia egiteko bildu den diru-kopurua eta pertsona bakoitzak egindako ekarpenaren kopurua ezagutzera ematen da. Albiste labur batzuen ostean, azken publizitate orrialderi tartea emateko aldizkariaren azken zenbaki hau itxi aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude