Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

G52489: 1908 eta 1920 urteen arteko Alarde baten argazkia.

198 zenbakia darama 1919 urteko ekainaren 15ean argitaratutako “El Bidasoa” astekariko aleak. San Pedro eta San Martzial jaien ingurukoak dira zenbaki honetako artikulu gehienak.

“Antes de las fiestas” tituluarekin jaietako programa eratzen duten udaleko langileen lana miresten da. “No hay dicha completa” tituluaren azpian, berriz, “RE-LA-MI-DO”k jai egunetako eguraldiaren iragarpena egiten du. Aurrerago, “Cosas que se pasan” atal ezagunean kantinera “egoki” bat aurkitzeko “zailtasunez” hitz egiten da. Gainera, astekariaren amaiera aldera jai egunetan zehar egingo diren zezenketa ekitaldiak nabarmentzeko artikulu bat dago.

G50081: Miguel Abad Fernandez, kapitaina, eta San Miguel konpainiako kidean San Juan plazan 1920ko harmarkadan.

Kirol kronikari zuzenduriko atala ere hiriko jaiak direla eta antolatzen diren kirol-ekitaldien albisteez osaturik dago. Lehenik eta behin Colon taldearen garaipena aipatu Hispania taldearen aurrean. Ondoren, San Pedro kroseko izen-emate eta sariez hitz egiten da. Horren ostean, jaien inguruan antolatutako arraun eta igeriketa txapelketak aipatzeko ere.

“Anotaciones de un chismoso” atalean, berriz, aurreko zenbakian bandaren berrantolaketa aipatzen zuen artikuluari erantzuten dio C.P inizialekin sinatzen duen astekariko kolaboratzaileak. Lehen orriko artikulu txiki batean Hondarribiko herritarren desinformazioa salatzen da ere. Bigarren orrialdean, astekariko “Mañuel” kolaboratzailearen humorea eta lana eskertzen du irakurle batek. Walter Germanen heriotzaren berri ematen duen albistearen ostean, Aurelio Lopez Hernandezek Aduanako Administrazioan egindako lana eskertzeko artikulu bat idazten da bere erretiroa dela eta.

G40978: Artilleriako bateria, kantinera kanoietan desfilatzen 1914 eta 1915 urteen artean.

Orain arte egin bezala, “Hace años …” atalak 1883 urtean argitaratutako albisteen errepasoa egiten du. “En el municipio” atalak, berriz, azken udal batzarrean onartutako akordioen berri ematen die herritarrei. Tren geltokian egun batzuetan zehar ikusgai egon den tankearen albistearen ostean, Lorea-Bidea pilotaleku eta hiriko antzokietako programazioa errepasatzen da, publizitate orriarekin zenbakia amaitu aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude