Gastronomiarekin loturiko ekintzak Caser Betharram eta Anakan

Maiatzeko hilabetean zehar gastronomiarekin loturiko ekintza ezberdinak antolatu dituzte Caser Residencialen Betharram eta Anakako egoitzetan. Anakako 30 egoiliar Irungo Atsegiña elkarteak antolaturiko bazkarira gonbidatuak izan ziren, maiatzaren 31ean Betharram-eko egoitzak pintxo-potea antolatu zuten bitartean.

Bazkaria Irungo Atsegiña elkartean
Urtero moduan, Caser Anakako egoiliarrek maiatzeko hilabetearen hasiera Irungo Atsegiña elkarteak eskaintzen dien bazkariaz gozatzeko aukera izan zuten. Guztira, 30 izan ziren Atsegiñako bazkaria hurbildu ziren Anakako egoitzako egoiliarrak. Egoiliarrez gain, elkarteak zentroko langileak ere bazkaltzera gonbidatu zituen. Caser Resicencial egoitzatik Irungo Atsegiña elkarteari eskerrak eman nahi dizkiote urtero bezala egoiliarrentzako hain berezia den ekintza hau prestatzeagatik.

Bazkarian Anakako egoiliarrek Ama Xantalen, Servicios Bidasoa eta GSR Inmaculada egoitzetako egoiliarrekin elkartu eta une atsegin bat igarotzeko aukera izan zuten, elkarteak bazkarira Irungo egoitza eta eguneko zentroetara gonbidapena luzatzeko ardura hartzen baitu. Elkarteko bazkide eta Zuzendaritza Batzordeko kideek prestatzen duten bazkari honen bitartez, egoiliarrei egun batez haien egoitzetatik atera eta menu diferente batez gozatzeko aukera eskaini nahi diete. Egoiliarrentzako ilusio handiz espero dute bazkariaren eguna, errutina apurtu eta musika eta konpainia onean mimoz prestaturiko bazkariaz gozatzeko aukera dutelako.

Pintxo-potea Betharramen
Gastronomiarekin lorturiko ekintzen harira, Caser Residencialek Betharramen duen egoitza pintxo-potea antolatu zuten maiatzaren 31ean. Izan ere, ohikoa denez, egoitzan hilabetean behin gastronomiarekin lotura duen ekintza bat antolatzen da eta maiatzean pintxo-potea izan zen aukeratutako ekintza. Pintxo-potean egoitzako egoiliarrek era aktiboan parte hartu zuten pintxoen elaborazioan. Ostean, egoiliarrez gain, horien senide eta lagunak ere egoitzan pintxo-poteaz gozatzeko gonbidaturik egon ziren.

Maiatzeko hilabetean zehar ekintza gastronomikoak protagonistak izan diren bezala, ekaineko hilabetean, Irungo jaien harira, San Pedro eta San Martzialeko jaiak izango dira bi egoitzetan antolatuko diren ekintzetan protagonista nagusiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude