Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

G26927: Anakako Kasinoaren egoitza, auzoko eskola ere izan zena 1971. urtean ateratako argazkian.

1920. urteko aldizkaririk topatu ezean, 1918. urtean argitaratutako “El Bidasoa” aldizkariaren zenbakiak egokiak dira duela mende bat Irunen albiste ziren gertaerak aztertzeko. Horrela, 1918. urteko abuztuaren 18an argitaratutako zenbakian RE-LA-MI-DOk Irungo Musika Banda eta horren zuzendariaren inguruan idatzitako artikuluen aurrean bere burua eta ezizena defendatzen ditu, gezurrik argitaratu ez duela argudiatuz. Jarraian, Pepitok “Perfiles femeninos” izeneko olerkia sinatzen du. Joshe Miguelen idatzian, berriz, azken urteetan zehar Irunera Espainiako bazter ezberdinetatik etorritako kanpotar kopuru handiaz gogoeta egiten da. Gaiditzen izenordearekin aldizkariak “Maite ditut …” olerkia argitaratzen du. Hiriko Tuberkulosiaren Kontrako erakundeak udako hilabeteetan zehar antolatutako udalekuak aipatzeaz gainera, erakundeak prestatutako hurrengo ekintzak azaltzen ditu.

G29196: Nesken Udal Eskola Publikoko talde-argazkia XX. mendearen lehen zatian.

Gainera, aldizkariaren zenbaki honetan Hondarribiarekin lotutako zenbait albiste labur argitaratzen dira. Lehenik eta behin Pie de Concha kondearen heriotzaren berri ematen da, Hondarribian egindako ehorzketaz gainera. Bestetik, abuztuaren 15ean portu auzoko okindegi batean gertatutako suteaz hitz egiten da. Hortaz gain, Kasinoan antolatutako ekintzen arrakasta eta iraileko hilabetearen hasieran hirian ospatuko diren jaiak dira zutabe honetako beste hizketa-gaiak.

Sarasate musikariaren oroimenez idatzitako artikulua irakur daiteke jarraian. Ostean, Kasinoko edari eta janarien prezio garestien inguruan idatzitako kexa argitaratzen da. Ondoren, Mostacillak Irun eta Hondarribiko gaurkotasunarkein lotutako zenbait albiste labur argitaratzen ditu. “El F.C Electrico de la Frontera” izeneko artikuluan bertan behera gelditutako trenaz hitz egiten da. Elizondotik inguruko herrietan Ama Birjinaren eguna ospatzeko abuztuaren 15ean antolatu diren ekintzak aipatzen dira. “Hace años…”, “Notas Municipales”, “E

G40384: Geltoki kalea, trenbide gainetik igarotzen den zubia.

cos de Sociedad” eta “Noticias” atalen artean Donezteko alarde musikala aipatuz amaitzen dira “El Bidasoa” aldizkariaren 155. zenbakiko edukiak, publizitatez betetako orrialdearen aurretik.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude