Martxan da Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren V. edizioa

“Ez zaude bakarrik” gaia abiapuntutzat izango dute testu parte-hartzaileek

Martxan da Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren V. edizioa “Zurekin nago” lelopean. Lehiaketaren aurreko edizioetan bezala, parte-hartzaileak bi kategorietan banatuko dira, batetik, 10 eta 16 urte arteko gazteak eta, bestetik, 16 urtetik gorakoak. Lanak 2020ko otsailaren 9a baino lehen entregatu beharko dira. Euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako testuak aurkeztu ahalko dira lehiaketara.

Lehiaketaren V. edizioan ere “Ez zaude bakarrik” gaia hautatu da testuen abiapuntu gisa. Izan ere, gai horren bitartez berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea bilatzen dute ipuin lehiaketako antolatzaileek. Parte hartzaile bakoitzak lehiaketara idazlan bakarra aurkezteko aukera izango du. Guztira, 4 kategoria bereiziko dira Asun Casasola ipuin lehiaketaren barnean parte hartzaileen adin eta ipuinaren hizkuntzaren arabera bereiziko direnak.

Lanak otsailaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dira eta,horretarako, ipuinak posta arruntaz edo posta elektronikoz bidaltzeko aukera eskainiko zaie parte-hartzaileei. Posta arunta hautatzen dutenek Brontë liburu-dendaren helbidera bidali beharko dituzte haien sormen lanak. Poste elektroniko bitartez bidaltzen direnak, aldiz, asuncasasolaipuina@gmail.com helbidean jasoko dira. Hortaz gain, ipuinak ezizen batekin sinaturik eta kontakturako informazioa beste alde batetik aurkeztea garrantzitsua izango da lehaiaketaren antolkuntzarako oinarrietan zehazten denez.

Epaimahaia Antolakuntzak osatuko du, erakunde horretako kideen eta literatura munduko pertsonen artean aukeraturiko kideekin. Jasotako lan guztiak aztertu ondoren, epaimahai horrek aukeraketa egingo du. Deliberoa 2020ko martxoan ezagutaraziko da, Emakumearen Egunaren inguruan antolakuntzak egingo duen ekitaldi berezian. Hala ere, irabazleei modu pertsonalean jakinaraziko zaie lehenago.

Irabazleentzako sariak
Kategoria bakoitzeko irabazle bat izango da; guztira, lau saridun. Diru sari eta liburu sorta bana jasoko du haietako bakoitzak. 10-16 urte bitarteko kategorietako irabazleek 100 euroko diru saria izango dute, 16 urtetik gorako kategorietako irabazleek 300 euroko diru saria jasoko duten bitartean. Liburu sortek 50 euro inguruko balioa izango dute eta antolakuntzak aukeratuko ditu sorta horiek osatuko dituzten liburuak: mezu feminista duten obrak edota emakumezko autorea dutenak izango dira guztiak. Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.
Gazteentzako tartea
Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren 3. ediziotik aurrera lehiaketan idazle gazteentzako tartea irekitzea lortu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker. Horrela, 10 eta 16 urte arteko gazteentzako kategoria berezia sortzea lortu zen. Antolakuntzatik adin tarte horretarako nerabe guztiak lehiaketaren V. edizioan parte hartzera animatzen dituzte. Asun Casasola lehiaketako antola-tzaileek azaldu dutenez, “gazteek indarkeria matxistaren aurkako hausnarketak ipuinetan islatzea nahi dugu”.

Asun Casasolari aitortza
Asun Casasolaren borroka eta kemenari aitortza egiten jarraitzeko asmoz, Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren edizio berria martxan da, “Zurekin nago” lelopean. Lehiaketaren antolakuntzaren helburu nagusiek bere horretan jarraitzen dute hasieratik: berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea. Horregatik, edizio honetan ere, ikuspuntu positibo bat bilatuko da, indarkeria matxistaren aurkako borroka islatzen duena. Horretarako, ipuina originala, argitaratu gabea eta aurkezten den hizkuntzan idatzitakoa izan beharko da, tarteko itzulpen zuzenik gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude