Zinea eta antzerkia izango dira hurrengo “Familia ta lagun” egitasmoko ardatzak

Zinea eta antzerkia izango dira hurrengo “Familia ta lagun” egitasmoko gaiak. Ekintza otsailaren 8an egingo da eta, bereziki, 4 eta 11 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da. Tailerrean izena emateko aukera urtarrilaren 30ean irekiko da.

Irungo Udaleko Gazteria arloak 2020. urtean hiriko haurtxokoen inguruan antolatzen duen mota honetako bigarren ekintza da. Ekintza otsailaren 8an, larunbatean, egingo da Palmera Montero inguruko Txikilab instalakuntzetan (Loidi Bizkarrondo kaleko 12. zenbakian). Zinea eta antzerkia landuko dituen tailerra arratsadeko 17:00etan hasi eta arratsaldeko 19:30ak aldera amaituko da.

Zinea eta antzerkia izango dira “Familia ta lagun” egitasmoaren barnean antolatutako tailer berri honen ardatza. Tailerrean parte hartzen duten familiek itzaletan oinarritutako antzerkia egingo dute. Horrela, emanaldia sortzeko ekintzan parte hartuko duten gainontzeko familiekin talde lanean aritzea ezinbestekoa izango da. Era berean, parte-hartzaileek zinearen jatorrira itzuliko dira, gazteria arloko arduradunek adierazi dutenez, “argi eta itzalekin jolastuko dugu, gure arbasoek apaldi ezin zuten bezala, guk ere esploratuko dugu”.

Izen emateko aukera urtarrilaren 29an, asteazkena, irekiko da eta otsailaren 5era arte udal webgunearen bitartez tailerrean inskribatzeko aukera zabalik egongo da. Pertsona kopuru mugatu duen ekintza dohakoa izango da.

“Famili ta Lagun”
Gazteria arloko GazteARTEan zerbitzuaren bitartez sortutako programa da “Famili ta Lagun”. Programa 4 eta 11 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta dago. Antolatutako jardueren bitartez aisialdiko ekitzetarako espazio atsegina sortu nahi da oso ohikoak ez diren ekintzak egin(uretako ekintzak, yoga, bizikleta ibilaldiak, etab.) eta, era berean, familiarekin momentu bereziak bizitzeko aukera emateko.

Urtarrilean ekimena arrakasta handiarekin estreinatu zuen urteko lehen ekintza. Lehen jarduera hori birziklapenaren garrantziaren inguruan sentsibilizatzeko asmoz proposatua izan zen eta tailerrean parte hartzeko tokiak egun gutxiren buruan amaitu ziren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude