1920ko otsailaren 8an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkarian hauteskundeak dira aldizkariaren barneko artikulu gehienen ardatza. Hain zuzen ere, aldizkariaren lehen artikuluan hauteskunde egunaren inguruko gogoeta bat argitaratzen da, hauteskundeetara aurkezten diren hautagaien izenak ematearekin batera. Jarraian, Policarpo de Balzolaren bizitza laburbiltzen dituen artikulu berezia irakur daiteke. “Aspectos locales” izeneko atalean, berriz, gai ugari ukitzen dituzten berri laburrekin bilduma bat osatzen da, hauteskundeak aipatzeaz gainera, ogi eskasiaren eta inauterien gertutasunaren inguruan hitz egiteko. “¡Aqui hay un voto!” tituluarekin T letrarekin sinatzen duen idazleak udal hauteskundeen gaiarekin loturiko beste artikulu bat idatzi du. Lehen orrialdearen amaieran guraso babesgabe batzuk laguntzeko antolatu zen diru-bilketa amaitu dela jakinarazten da.
Kirol kronikan Real Union taldeak lehen kategorian Gipuzkoako Txapeldun izatea lortu duelaren albistea ematen da. Hortaz gain, arratsalde horretan bertan Esperanza taldearen kontra jokatuko den partiduaren inguruko xehetasunak ematen dira. Jarraian, Txori Txiki idazleak jasotako kritika bati erantzuten dio, non irakurle batek bere kritikaren bitartez hitzak euskaraz zuzen nola idatzi behar dituen erakutsi nahi izan zion . “E.R”-k “Optimismos” izeneko idatzia argitaratzen du hauteskundeetan aurrean irundarren kexa eta jarreren inguruan hitz egiteko.
Azken orrialdean, Bera eta Hondarribiarekin lotutako albisteak argitaratzeko lekua gordetzen da. Ondoren, antzokien programazioa, “Ecos de sociedad” atala eta “Hace años…” atala irakur daitezke aldizkaria ixten duen publizitate orrialde osoaren aurretik.