Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

21348: Banda eta bere kantinera San Juan plazan 1949.urtean.

1920. urteko ekaina amaierako tokiko aldizkaririk topatu ezean, 1918ko ekainaren 29an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkaria hiriko jaiek garai hartan Irunen sortu ohi zuten giroa ezagutzeko aproposa izan daiteke. Aldizkariaren zenbaki berezi honetako lehen artikuluak San Pedro eta San Martzial jaietako ekitaldi eta giroa modu sakonean deskribatzen ditu. Jarraian, jaien gaiaz aprobetxatuz, Irungo Komisionisten sektoreak haien egoera salatzen du idatzi labur baten bitartez. Txori Txiki kolaboratzaileak idatzitako hitzak irakur daitezke “Tiñaku´ri idatzi diotena” titulua daraman artikuluan. Ondoren, Hondarribiko kasinoaren berrikuntza lanen inguruko xehetasunak azaltzen dira idatzi zabal batean.

52489: Alardeko parte-hartzaileak San Juan plazan 1908. eta 1920. urteen artean.

“De la cuenca de Elizondo” atalean, ordea, Xavier de Mirandak aurreko zenbakian argitaratutako idatziari erantzuten dio Gaucho Pamperok. Horren ostean, Irungo Musika Banda San Martzial egunean izan ohi duen protagonismo berezian zentratzen da hurrengo erreportajea. Tartean, Lumbierrek alardea ordezkatzeko proposamena egiten du berak idatzitako artikuluan. “Notas Municipales” atalean, azken udal bilkurako erabakiak errepasatzeko tartea egiten da, jarraian hirian eraikiko diren ontziola berrien inguruko azken nobedadeak aipatzeko. Kirol kronikan ekainaren 29an, aldizkaria argitaratzen den egun berean, egitekoa zen Cross-a da gai nagusia.

29162: Mendibileko zezen plaza 1910. eta 1912. urteen artean.

Jaien inguruan antolatutako zezenketak aipatu ostean, hurrengo jai egunetako ekitaldi eta ekintzen programa argitaratzen du aldizkariak, “Noticias” eta “Hace años …” bezalako atal ohikoei lekua eginez. Horrela, ohikoa den bezala aldizkaria publizitaterako erreserbatutako azken orrialdearekin amaitzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude