Zer gertatu zen orain dela 100 urte?

38714: Irungo ospitalea 1904-1910 urteen artean.

1921eko urriaren 23an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkariak orain dela 100 urte albiste ziren gertaerak biltzen ditu. Aldizkariko lehen albistean Irungo Udalak ospitalea berritzeko aurrera eramandako lanen berri ematen da. Pepitok idatzitako “Perfiles femeninos” testuaren ostean, Arkalek “Los calzoncillos del pelotari de mi pueblo” herritar askorentzat azpiko arroparen erabilera zerbait berria dela azaltzen du, izan ere, orain arte luxuzko artikulu bat baitzen. “Sicilia en el Rif” idatzian, berriz, Afrikara joandako soldaduez hitz egiten da, azken egunetako gertakarien berri emateko.

38725: 1913ko uztailaren 13an “Topoak” izandako istripuaren ondorioz ospitaleratuak izan ziren zaurituak.

Aldizkariaren bigarren orrialdean, kirol kronikaren aurretik, Irunen kirol-zelai berri bat sortzeko beharra agerian uzten da berriro ere. Kirol kronikan, aurreko asteburuko porrotaren ostean, Real Union taldeak entrenatzeko behar handia duela azaltzen da. Jarraian, Patricio jokalariari egingo zaion omenaldiarentzat ekarpen ekonomikoak egin dituzten pertsonen zerrenda argitaratzen da. “De todo un poco” atalean hainbat albiste labur biltzen dira, horiek guztiak tranbien konpainiarekin lotutako gertakariak.

38737: Irungo ospitaleko operazio gela 1903-1904.

Hirugarren orrialdean, Siziliara joandako azken batailoia osatu duten pertsonen izenak zerrendatzen dira. “Notas municipales” atalean azken udal bilkuran hartutako erabakien laburpena irakur daiteke. “Ecos de Sociedad” atalean, aldiz, Irungo biztanle esanguratsuen ezkontza, jaiotza, bidaia eta bestelakoen berri ematen da. Azkenik, “Noticias” atalean, albiste laburren bitartez, erizain titulua lortu duen ospitaleko langilearen lorpena eta udal musika bandaren hurrengo kontzertua jakinarazten dira. “El Bidasoa” aldizkariaren azken orrialdea hiriko saltokien iragarkiz beterik dago.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude