1919 urteko urriaren 12an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkariak Irungo hiriaren eta ingurukoen gaurkotasunari erreparatzen die. Udara amaitu ostean hiria hutsik gelditzen dela aipatzen duen artikulu batek hasiera ematen dio zenbaki honi eta jendea zein dirua Irunen gelditzeko irtenbide ezberdinak bilatzen saiatzen da. “Anotaciones de un chismoso” atal ezagunean Colon pasealekuko argiztapen eskasa salatzen da oraingoan, “Apreciaciones” atalak, berriz, zinegotzi baten dimisioaren inguruan gogoeta egiten duen bitartean. “Goi-goitik” tituluarekin Txori Txikik gai ugariren inguruan idatzitako olerki sorta biltzen da. “¡Chiquitos a caminar!” atalak, berriz, garai hartako haurrek eskolatik ateratzerakoan dauzkaten jarrera eta ohituren inguruan gogoeta egiten da, iraganekoekin alderatuz.
Bigarren orrialdearen hasieran kirolez hitz egiteko tartea hartzen dute “El Bidasoa” astekariko kazetariek. Kirolen ataleko gai nagusia Amuteko zelaietan Bartzelonan egingo den Espainiako Txapelketarako hautaketa probak egingo direla aipatzen da, futbola edo bestelako kirolekin lotutako albisteen berri emateaz gainera. Jarraian albiste laburren bilduma batean San Miguel auzoko jaiak, tenperaturen beherakada edo zinegotzien artean sortutako eztabaidaren inguruan idazten da. “El Buzon del Bidasoa” atalean, ordea, irkaurleek bidalitako era askotariko informazioak zabaltzeko tartea eskaintzen da. San Miguel auzoko jaien kronika zabalago bat egin ostean, “Hace años …” atalean 1883 urteko albisteak eta gertakizunak errepasatzen dira.
Azken aurreko orrialdean ohiko atalak errepikatzen dira. “El Municipio” izeneko tartean udabaltzan harturiko azken erabakiak ezagutzera ematen dira, ondoren, “Bellas Artes” eta “Principal” antzokien hurrengo egunetarako programazioa errepasatzeko. “Ecos de sociedad” atalean goi-klaseetako biztanleen bizitzetako gorabehera nagusiak errepasatzen dira. Albiste labur batzuen ostena, publizitateari aldizkariaren azken orrialdea uzten zaio “El Bidasoa” aldizkariaren 215. zenbakia amaitu aurretik.