Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

52491: Hatxeroen Eskuadra 1920ko hamarkadako alardearen edizio batean.

“El Bidasoa” astekariaren 199. zenbakian San Pedro eta San Martzialeko jaien ospakizuna dira hizketa-gai nagusiak. Hala ere, astekariaren zenbaki berri honi “Thethe” kolaboratzaileak “Verdad” titulua ipinitako gogoeta batekin hasiera ematen zaiO. Ostean, “Txingudi”-k sinatutako ¡Ene Biotzoi! olerkiaren itzulpena ageri da. Jarraian, “Al chismoso del Bidasoa” tituluarekin, “RE-LA-MI-DO” astekariko kolaboratzaile aski ezagunak irakurle batek idatzitako gutunari erantzuten dio.

Lehen artikulu hauen ostean, hiriko jaien inguruko hainbat albiste irakur daitezke astekarian. Jaien inguruko “Dos palabras sobre el correcalles” albistearen ostean, “Notas taurinas” albisteak jaietarako zezenketen programazioa errepasatzen du. “Corpus Cristi” tituluaren azpian, berriz, jai egunetan zehar hiriko elizetan egingo diren ekintzen errepasoa egingo da. Ondoren, “Carta abierta” tituluarekin astekariko zuzendariari hedabidearen lana goraipatuz idatzitako gutuna publikatzen da.

G52490: Kantinera eta Artilleriako Bateriako kideak 1920ko hamarkadako alardearen edizio batean.

“San Marcial eta El Bidasoa” idatziaren bitartez, astekariko langileek hiritarrei jai egunak zoriontzen dizkiete. Kirol kronikan San Pedro egunean egingo diren kirol proba guztiak komentatzen dira, hau da, igeriketa nautika eta krosa. “Al margen del programa” atalean alardea eta Irungo festen etorkizunaz hitz egiten da. “Nota municipales” artikuluan, azken udal bilkurako erabakiak laburbiltzen dira. “Hace años …” atalak berriz 1883 urteko maiatzean jazotako albisteen errepasoa egiten du.

Astekariaren zenbaki berri honen amaiera aldera, hiriko antzoki eta Lorea-Bidea pilotalekuko hurrengo egunetako programazioaren berri ematen da, jarraian, “Ecos de sociedad” atalean hiriko goi-klaseko biztanleen nobedadeei arreta eskaintzeko.

G52487: Zalditeria Eskola kaletik 1920ko hamarkadako alardearen edizio batean.

Azkenik, Corpusaren eguneko kronika labur baten ostean, musika bandaren hurrengo kontzertua eta Aduanan jubilatu den langile baten omenean antolatuko den bazkaria aipatu ostean, publizitate orrialdeari tartea eskaintzen zaio astekariaren zenbakia amaitu aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude