Moldatu Home: Etxebizitzak saltzeko era ezberdin bat

Argazkia: Estudio Gover

Urtzi Goiogana Higiezinen Agentzia eta eta Encarni Martinez Home Staging enpresen elkarketatik sortutako proiektua da Moldatu Home. Etxebizitzen alokairu edo salmenta zerbitzu integrala eskaintzeko asmotik sortutako elkarketa da hau, higiezinen kontzeptu berri aurkezteko. Proiektuaren bultzatzaileek azaltzen dutenez, metro karratuak saltzeaz gain, bizilekuak saltzea dute helburu.

Zertan datza Moldatu Home proiektua?
Encarni: Home Staging-a Estatu Batuetan hasi eta urte ugari daramatza martxan bestelako herrialdeetan. Krisia dela eta Espainian asko indartu den mugimendua da eta terminoaren itzulpenak dioenez etxearen eszenaratzea bilatzen da, indarguneak azpimarratzeko.

Urtzi: Moldatu Home etxearen antolatze eta moldatzetik dator. Horretarako, etxea prestatu, argazkiak erakargarriak atera eta ahalik eta bisita gehien lortzen saiatzen gara salmenta aukerak handitzeko.

Nolako eragina izan dezake interneten bilakaerak zuen negozioan?
Urtzi: Gaur egun internetek gero eta botere handiagoa du eta irudia zaintzea oso garrantzitsua da. Mundua interneti esker eraldatzen ari da, baita higiezinen agentzietan. Horretarako, Facebook, Instagram eta YouTube bezalako sare sozialetan presentzia izate oso garrantzitsua da.

Encarni: Aro digitalean etxeak saltzeko bideak aldatu dira. Lehen egunkarietan begiratzen zen, baina, egun errealitatea bestelakoa da. Egun erosleen portzentaje handi batek interneten begiratzen du, beraz, argazki on batek pisuaren salmentan lagun dezake.

Zergatik erabaki zenuten proiektu honetan murgiltzea?
Encarni: Ni berandu konturatu nintzen nire bokazioa beste bat zela eta ez nuen horren inguruko ikasketarik. Horregatik, bozkazioa nire lanean murgiltzeko Home Staging-aren inguruko ikastaroak egiten hasi nintzen eta argazkilaritza ikastaroak egin ditut ere.

Urtzi: Nire kasuan, 13 urtez aeronautikako sektorean lanean egon ostean, Irun ingurura itzuli nahi nuela argi neukan. Higiezinen agentziaren mundua beti gogoko izan dudanez, nire kontu ikastaro ezberdinak egin nituen, izan ere, beste higiezin agentzietatik ezberdina izango zen agentzia bat sortu nahi nuela argi nuen.

Zein balorazio egiten duzue orain arte izandako esperientziaz?
Encarni: Oso pozik gaude eta emaitza onak lortzen ari gara. Egoera txarrean dauden etxebizitzak aurrera atera eta saltzeko gai garela ikusi dugu. Horrela, denbora asko pasa gabe prezio onean saltzea lortzen dugu. Bezeroak pozik daude eta baita gu ere.

Urtzi: Gero eta gehiago dira guk erabiltzen ditugun salmenta teknikak ezagutzen dituzten pertsonak eta gugan konfiantza jartzen dutenak. Hasiera zailagoa izan zen, baina, orain lan erritmo handiagoa daukagu.

Nola dago egun merkatuaren egoera?
Urtzi: 2018 urtea nahiko ona izan zen eta 2019, berriz, merkatua geldiago dabil. Hala ere, alokairuan zein salmentetan prezioak gora doaz. Ez dakigu bilakaera nolakoa izango den, baina, orain pisu bat saltzeko une egokia dela uste dugu.

Zer esango zeniekete etxea saltzea pentsatzen ari diren horiei?
Encarni: Gure proposamena entzutera anima daitezela, izan ere, etxe bat ondo prestatu ostean errazagoa da salmentara iristea.

Urtzi: Etxebizitza bat saldu nahi denean higiezinen agentzia ezberdinak bisitatzea gomendatuko nuke. Agentziek etxea saltzeko zer egingo luketen ezagutzeko, argazkiak atera eta interneten jartzeaz gain, hori bezeroek bakarrik egin dezaketelako egun, baina, guk zerbitzu gehiago eskaintzen ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude