Datorren ikasturterako prestaketa lanetan murgilduta, Txingudi Ikastolak bere instalazioak ezagutzeko eta eskaintza akademikoaren berri emateko ate irekien jardunaldiak antolatu ditu urtarrilerako.
Ikastolak bi saio bereizi eskainiko ditu familien beharretara egokitzeko. Urtarrilaren 28an saioa euskaraz izango da, arratsaldeko 16:30ean. Urtarrilaren 29an berriz, saio elebiduna eskainiko da, hau ere 16:30ean.
2026-2027 ikasturterako aurrematrikulazioa
Ate irekien ostean, 2026-2027 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabalduko da. Interesa duten familiek otsailaren 2tik 13ra bitartean eman ahal izango dute izena.
Informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzak argitzeko, ikastolak bide hauek jarri ditu herritarren eskura: 943 899 400 telefono zenbakia, 012338aa@hezkuntza.eus e-posta edo www.txingudikastola.hezkuntza.net webgunea.



