Orain dela mende bat Irunen albiste ziren gertaerak ezagutzeko, 1921. urtean Irunen argitaratutako “El Bidasoa” aldizkariak irakurtzea nahikoa da. Adibidez, 1921eko urtarrilaren 23an argitaratutako aldizkarian hiria urez hornitzeko sistemaren berrikuntza lanak amaitu ostean, lanen emaitzaren inaugurazio ekitaldiaz hitz egiten da astekarian. Jarraian, Justinianok Arkaleren falta aipatu eta aldizkarian bere kolaborazioen falta sentitzen duela aipatzen du. “Virtud y piedad” titulua daraman idatzian bikote baten maitasun gorabeheren kontaketa egiten da. “Pax, bobis” idatzian, berriz, E.R-k udal gobernu berriaren lehen bilkuren nondik norakoak azaldu ditu. Ostean, “De las que vestirá capuchón blanco”-k sinatutako idatzia argitaratzen da aldizkarian, aurreko zenbakietan “La de los ojos color uva” izenez sinatzen zuenari erantzunez.
Kirol kronikan, aldiz, aurreko igandeko partiduen emaitzen laburpena argitaratzen da, Gipuzkoako Txapelketaren sailkapenean datozen jardunaldietan zehar gerta daitezkeen aldaketen aurreikuspena egiteaz gainera. “De la cuenca. Vera” tituluarekin, herrian olioa eta ogiaren hornikuntzarekin loturiko arazoa konpondu ez dela salatzen du “Un Colindante”-k. “Notas Municipales” atalean, azken udal bilkuran hartutako erabakiak jakinarazten dira.
Hirugarren orrialdearen hasieran okelaren prezioak adostu eta herri ezberdinen arteko desberdintasunak azaltzen dira. “Dupresty”-k Lore-Bidea frontoian jokatutako azken partiduaren kronika argitaratzen du aldizkariaren zenbaki honetan. Segidan, trenbidetako langileek eta ogi hornikuntzarekin loturiko arazoaren inguruan okinen kolektiboak emandako azalpena publikatzen da. Era eberea, hiriaren historia laburbiltzen duen atal berria argitaratzen da, iraganeko gertakari nabarmenenak argitaratuz. Zenbakia “Ecos de sociedad” atalean biztanleriaren goi klaseetako nobedadeak aipatzen dira eta, azkenik, “Noticias” atalean albisteen laburpenarekin amaiera ematen zaio zenbakiari.