Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

G57693: Colon pasealekuaren hasiera, argazkian tranbia ageri delarik.

1919 urteko urriaren 19an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkarian hiriaren gaurkotasunarekin loturiko albiste eta kronika ugari irakur daitezke. Aldizkariak Doña Anunciacion Rodriguez eta Arpideren heriotzaren berri ematen duen eskela batekin hasten bada ere, orokorrean, tranbia elektrikoak Irun eta Hondarribia artean eskeiniko duen zerbitzuaren inauguraziorekin loturiko albisteak eta nobedadeak asko dira. Adibidez, aldizkariaren hasieran tranbia zerbitzua erabili ahal izateko erabiltzaileek ordaindu beharreko prezioez hitz egiten da, prezio garesti horien aurrean etorkizuneko erabiltzaileen haserrea agerian uzten delarik. Orri horren amaieran “R.”-k sinatutako artikulu batean ere, tranbiak eskeiniko duen zerbitzuaren eta eraikuntza lanen kostuaren inguruko iritzi artikulua irakur daiteke . Aurrerago, orain arte tranbiaz tiraka lan egin dute idien etorkizunaz gogoeta egiten da aldizkarian publikatutako idatzi batean.

G38198: Behobiako nazioarteko zubi zaharra, atzean Pausuko auzoa ikusten delarik XX. medearen hasieran.

Tranbiaz gainera, bestelako gaiak lantzen dira zenbaki honetan ere. Adibidez, lehen orrialdean “Basurko´tar Jon”-ek sinatutako “Iñudia” olerkia irakur deiteke eta jarraian Juraristi doktorearen ordezkapenaren berri ematen da idatzi labur baten bitartez. “Aspectos locales” atalean, berriz, azken gertaeren berri ematen duten albiste laburrak biltzen dira, hala nola, Principal antzokian egindako denboraldiko lehen dantzaldiaz, kirol taldeen denboraldi hasieraz eta modisten ohituren inguruan hitz egiten da bertan. Bigarren orridaldean, ordea, hirian gertatutako lapurreten berri ematen duen albistea irakur daiteke.

Kiroletan, berriz, futbol denboraldiaren hasiera da protagonista nagusia. Hala ere, igandean Amuteko pistetan egindako atletismo txapelketaz hitz egiteko tartea eskeintzen da ere. Horren ostean, Cristobal Coloni “Arrazaren Jaiaren” bitartez egindako omenaldia aipatzen da eta langileen errenta eta jaso daitezkeen diru-laguntza posibleekin loturiko informazio guztia laburbiltzen da artikulu sakon baten bitartez.

G62636: Real Union taldeko jokalariak 1920 urtean.

Leon Iruretagoyena alkatearen gidaritzapean egindako udal bilkurako azken erabakiak zerrendatu ostean, hiriko antzokien hurrengo egunetarako programazioa errepasatzen da, 1883 urtean “El Bidasoa” aldizkari berean argitaratutako albisteen errepasoa egin eta azkenik “Ecos de sociedad” atalaren bitartez goi-klaseko biztanleen bizitzetako azken gertakari garrantzitsuak laburbiltzeko. Azkenik, publizitate orrialdeak itxiera ematen dio zenbaki honi ohikoa den moduan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude