Real Union taldeak gorakada garaia bizi du azken bi partiduetan lortutako garaipenen ostean. Alberto Iturralderen mutilek urriaren 12an etxeko zelaian jokatutako partiduan lortu zuten denboraldiko bigarren garaipena Real Valladolid B taldea etxea garaitu ostean. Azken garaipen honen ostean, Real Union taldea Bigarren dibisioko B taldeko 2. Taldearen 12. postuan aurkitzen da.
Talde irundarrak denboraldia hasi zenetik bere bigarren garaipena eskuratu zuen urriaren 12 Stadium Gal zelaiean Real Valladolid B taldearen aurka jokatutako partiduan. Markagailuan 2 puntu lortu zituen talde txuri-beltzak, aurkariek partiduan zehar gol bakarra sartu zuten bitartean. Azken garaipen hori lorpen garrantzitsua izan da taldearentzat, izan ere, denboraldiko bigarren garaipena izateaz gainera, Real Valladolid B taldeko lehen postuetan sailkatua egon den taldeetako bat delako kontutan hartuta.
Markagailua Jorge Galánek partiduaren seigarren minutuan sartutako golarekin estreinatu zen, talde irundarraren aldeko abantaila zabalduz. Partiduaren hasieratik Alberto Iturralderen mutilek izaera defentsiboa mantendu zuten partidaren lehen zati osoan, Valladolideko jokalariek baloia ukitzeko aukera gehiago izan baitzituzten.
Bigarren zatiaren hasieran, aldiz, lehen zatiko egoera errepikatu zen, urduritasun uneak norgehiagokaren amaieran pilatu ziren bitartean. Asier Etxeburu jokalariak Real Union taldearen bigarren gola sartu zuen partidaren 87. minutuan eta, pare bat minutu beranduago, Valladolideko taldea markagailuan estreinatu zen Navarro jokalariak atean sartutako lehen baloiarekin. Azken minutuetako urduritasunen ostean, garaipena etxean gelditu zen azkenean eta Real Union taldeak lehen hiru puntuak lortu zituen denboraldi honetan zehar etxean jokatutako partidu batean.
“Garaipenek, jeitsiera postuetatik aldentzeaz gainera,
bide ona jarraitzen ari garela erakusten digute”
Alberto Iturralde, entrenatzailea
Garaipenek ekarritako lasaitasuna
Real Union taldeak denboraldiko 7. partidura arte itxaron behar izan duen aurtengo ligako lehen garaipena eskuratzeko. Garaipen bikaina izan zen gainera, izan ere markagailuan 4 puntu lortu baitzituen Amorebieta Kirol Elkarteak puntu bakarra lortu zuen bitartean. Lehen garaipen horren ostean, Alberto Iturralde entrenatzailearen balorazioa postiboa izan zen, “asteak pasa eta garaipenik lortzen ez zela ikusi ostean, lehen garaipenak taldeari lasaitasunez arnasteko aukera eman dio”. Jokalarien artean ere garaipenek ekarritako lasaitasuna nabari da, Dani Estrada eskuin-alboko jokalariaren deklarazioek agerian utzi dutenez: “bazen garaian partidu bat irabazteko, izan ere, aurreko partiduetan taldeak lan ona egin du, irabaztea ezinezkoa izan zaigun arren”.
Sailkapen orokorra
Bi garaipen hauen ostean Real Union taldea Bigarren maila Bko 2. Taldeko 12. postuan aurkitzen da. Orain arte jokatutako partiduetan 2 garaipen, 3 berdinketa eta 3 partidu galdu dituzte. Guztira, 9 puntu dauzka momentu honetan talde txuri-beltzak. Sailkapeneko lehen bi postuetan Bilbao Athletic eta UD Logroñes taldeak daude, horietako bakoitza 17 punturekin. Alberto iturralde entrenatzaileak azaldu duenez, “Ligako lehen asteetako partiduek garrantzi berezia dute talde guztien arteko lehia handia baitago”.
Hurrengo hitzorduak
Era horretan, entrenatzaileak taldeak orain arte jokatutako partiduetan lortutako emaitzei garrantzia emateaz gainera, Real Union taldearen hurrengo hitzorduen prestaketa egokian kontzentratu nahi da. “Garaipenek, jeitsiera postuetatik aldentzeaz gainera, bide ona jarraitzen ari garela erakusten digute”. Honela, talde txuri-beltza taulako erdialdeko postuetara hurbildu nahi da.
“Etxean jokatutako partiduetan garaipenak lortuz taldea indartsu egitea garrantzitsua da”
Dani Estrada, eskuin-alboko jokalaria
Hurrengo hitzorduetan Real Union taldeak Bilbao Athletic eta UD Logroñes taldeei aurre egin beharko die. Dani Estrada jokalariak azaldu duenez, “etxean jokatutako partiduetan garaipenak lortuz taldea indartsu egitea garrantzitsua da”.Bi talde horiek sailkapenaren lehen postuak betetzen dituzten taldeak dira, beraz, aurkari indartsuak izango dira talde irundarrarentzat. Hala ere, taldeak azken partiduetako estrategia jarraituz gero, markagailuan gailentzeko aukerak izango ditu azken partiduan gertatu bezala.