Aste Urdinaren barnean antolatutako ekintzetan parte hartu du Caser Residencialek

Urriaren 7tik 12ra Aste Urdinaren barnean antolatutako ekintzetan parte hartu du Caser Residencialek bere egoiliarrekin batera. Aste Urdinaren inguruan belaunaldi arteko eta mugaz gaineko era askotariko ekintzak antolatzen dira Frantzia osoan. Aurten Caser Residencial egoitzetako egoiliarrek hirugarren urtez parte hartu dute Hendaian antolatutako jardunaldi horietan.

Aste Urdinaren barneko jarduerak urriaren 7an abiatu ziren. Serge Minguet eta Bernard Bayle-k Hegoaldeko plazan antolatutako Hendaiako adinekoen portreten argazki erakusketa eguneko ekintza nagusietako bat izan zen. Aurrerago erakusketa bera Caser egoitzetan ikusteko aukera egongo da. Bestetik, arratsaldean, 15:00etatik 17:00etara jarduera ezberdinak antolatu ziren adineko pertsonei zuzendutako yoga, prebentzio jarduerak eta musika tresnekin loturiko ekintzen bitartez.

Urriaren 8an, asteartean, ekintzak Caser Betharrameko egoitzara irtsi ziren, izan ere, mugaz-gaindiko eta belaunaldien arteko sukaldaritza lehiaketa antolatu zen bertan Hendaia, Irun eta Hondarribiko adinekoen eta Aizpurdi Lanbide Lizeoko ikasleen parte hartzearekin. Urriaren 9an asteazkenean, berriz, eguerdian mahai jokoak eta belaunaldiarteko karta txapelketa antolatu ziren. Arratsaldean zinemaren txanda izan zen Variétés zinemagelan l´oeil du tigre (tigrearen begia) pelikularekin.

Urriaren 10ean, ostiralean, belaunaldiarteko altxor bilketa antoltatu zuen Denak Lagun elkarteak, ostean, buffet goxoaz gozatzeko aukera eskaini zuelarik. Urriaren 11ean, larunbatean, Recyclárte elkarteak “Berriz zelara igan”, seguruago ibiltzeko jardueraren antolaketaz arduratu zen. Ostean, arratsaldeko 15:00etan “ongi zahartu, hobe lo egin: loa, osasunerako laguntzailea” ekintzaren txanda izan zen. Arratsaldeko 20:00etan egunari amaiera emateko “Toujours folles” (beti ero) Biriatuko Aintzat elkarteko adinekoek anterkiarekin disfrutatzeko aukera izan zuten Soko gelan.

Azkenik, urriaren 12an, goizeko 10:00etatik 12:00etara euskaraz antolatutako senitartekoentzako antzerki lantegia jarduerarekin amaiera eman zitzaion 2019ko Aste Urdinaren barnean antolatutako jarduerei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude