Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

G29235: Aduanaren eraikina Nazioarteko zubiaren alboan XX. mendearen erdialdean.

“El Bidasoa” aldizkariak 1919. urteko abenduaren 21ean argitaratutako aldizkariak orain dela mende bat Irunen jazotako gertakariak gogora ekartzen ditu albiste eta kolaborazio ugarien bitartez. Aldizkariaren 225. zenbakia “El Pueblo Navarro” aldizkarian Jose María de Huarte nafartarrak idatzitako aritkulua partekatzen da, lehenago “El Bidasoa” aldizkarian argitaratutako Juaristi doktorearen gutunean inspiratua dagoena. Jarraian, G Echeverria y Madozek sinatutako idatzian Berako herrian Fermin Leguíaren irudiarekin eraikitako estatuaz hitz egiten du. Idatzi horren ostean, “T.” letrarekin sinatutako testu batean tranbiaren tarifen murrizketa aipatzen du aldizkariaren beste kolaboratzaile batek. Udazkenaren amaieraz hitz egiten du aldizkariaren lehen orrialdean publikatutako hurrengo artikuluak eta azken urtaro honetako eguraldi txarra aipatzen da bertan.

G20805: Real Union eta Eibar taldeen arteko partidua Stadium Galen 1950. urteko maiatzaren 7an.

Aldizkariaren bigarren orrialdeari kirol kronikarekin hasiera ematen zaio eta, bertan, Real Union talde eibartarra garaitu osteko xehetasunak emateaz gainera, Real Union eta Realak jolastuko duten partiduaz hitz egiten da. Kirola alde batera utzi gabe, joan den larunbatean Real Union taldearen lokaletan antolatutak festa aipatzen da. Ondoren, “El Bidasoa” aldizkaria zuzendu eta inprimatzeko langileek izan ohi dituzten buruhausteak aipatzen dira umorez zipristindutako artikuluan. “Buzón del Bidasoa” atalean, berriz, aldizkarira irakurleek bidalitako gutunak erantzuten dira. Jarraian, Santo Tomas santuaren bizitza errepasatzen duen idatzi baten bitartez idazleak jai honen ospakizun modu modernoekin duen desadostasuna erakusten du. “Txingudik” sinatutako idatzian “Bere besoetan” olerkiaren itzulpena eskaintzen du idazleak.

G10699: Rogelio Fernandez inprentaren tailerra 1950. urteko irailean.

Irungo Aduanako Komisioaren Sindikatuarekin loturiko azken albisteak irakur daitezke zenbaki honen hirugarren orrialdean. Ondoren, “Alber Erro” tituluarekin lagun gazte baten heriotzaz mintzatzen da testuaren idazlea. Hiriko gai eta pertsonaiekin lotutako txiste zerrendaren ostean, 1883 urtean Irunen albiste izandako gaiak gogora ekar-tzen dira “Hace años… “ atalean. Babesgabeko guraso batzuk laguntzeko hiritarrek egindako ekarpen ekonomikoak biltzen dira ohikoa denez zerrenda batean. Eraikin baten eraikuntza esleitzeko zabalik dagoen lehiaketaren berri ematen du udalak aldizkariko azken idatzietako batean, azken berri laburrak argitaratu ondoren, publizitatez betetako aldizkariaren azken orrialdeari lekua utzi aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude