Jaietako kontzertuak aukeratzeko unea iritsi da

2020. urteko San Pedro eta San Martzial jaietako kontzertuak aukeratzeko unea iritsi da. Otsailaren 15etik martxoaren 1era Irungo hiritarrek San Pedro eta San Martzial jaietan kontzertua eskeiniko dituzten bakarlari edo musika taldeak bozkatu ahalko dituzte. Bozketa udal webgunean egingo da udalak proposatutako 32 proposamenen artean. Proposamenen erdia baino gehiago hirian bertako musikariek osatutako taldeak dira.

Irungo San Pedro eta San Martzial jaietako kontzertuak hiritarren iritzia kontutan hartuz aukeratuko dira aurten zortzigarren urtez. Jaietako kontzertu nagusietan Urdanibia plazako eszenatokira zein talde igoko diren aukeratzeko bozketa irekiko da udal webgunean. Aukerako taldeen zerrenda osatzeko egungo panorama musikalaren barnean dauden eta ezaugarri hauek betetzen dituzten talde eta artistekin zerrenda osatu du Kultura arloak: udalaren aurrekontuaren barnean egotea, azkenaldian Irunen emanaldirik eskaini ez duen taldea eta dohako kontzertuak emateko prest egotea.

Juncal Eizaguirre Kultura ordezkariak baieztatu duenez jaietako kontzertu nagusiak ekainaren 23, 27 eta 28an izango dira. Kontzertu gau bakoitzean jatorri eta musika estilo ezberdinetako musikariak igoko dira Urdanibia plazako eszenatokira. Era honetan, bozketa lau zatitan banatuko da, egun bakoitzeko talde nagusiak bozkatzeaz gainera, tokiko taldeak ere aukeratzeko.

Ekainak 23, talde euskalduna:

-Zea Mays

-Willis Drummond

-Modus Operandi

-Zetak

-Esne Beltza

 Ekainak 27, tributu taldea:

-Madonna (Remember live tribute to Madonna)

-The Beatles (Showbeat) -The Rolling Stones (Rolling Stones tribute)

-AC/DC (Bond Scott revival show)

-Elton John (Elton Song)

Ekainak 28, estatuko taldea:

-Blas Cantó

-Lola Indigo

-Mala Rodriguez

-Fangoria

-Sidonie

 Hasierako taldeak

Hauek dira kontzertu nagusien aurretik hasierako talde bezala aritzeko haien burua aurkeztu duten bertako taldeak: Lanbroa, Korkut, Los diagnosticos, Sonderue, Artefacto, Olimpia, Morgue, Smokey Brew, Calle Beat, Esbozo, Killgrave, Hitboyz, The Black Diamond, 20 Inviernos, Ardilatxen, Iam Raros eta Zarata!. Guztira 17 talde dira. Eizaguirrek azaldu duenez, bertako taldeei jaietako kontzertu nagusien aurretik jotzeko aukera emateaz gainera, kultura arloan hiriko taldeen datu basea gaurkotu eta etorkizunetako kolaborazioetara begira talde berri hauek kontutan izateko modua da.

Parte hartzeko modua

Bozketan parte hartzeko webgunean NAN-aren bitartez identifikatu beharko dira hiritarrak. Horretarako, 16 urtetik gora izatea baldintza ezinbestekoa izango da, Irunen erroldatua egoteaz gainera. Aurten gainera, bozkatzeko aukeraz gain, musikarien abesti bat ikusteko esteka bat gehitu da udal webgunean, hiritarrek aukerak taldeak hobeto ezagutzeko aukera izan dezaten. Hala ere, gerta daiteke bozkaketa egiten den bitartean proposatutako talderen baten agendan aldaketak egotea eta, azkenean, Irungo jaietan parte hartu ezin izatea. Hori gertatzekotan, boto gehien jaso dituen bigarren taldea aukeratuko litzateke.

 Elkarteen parte hartzea

Era berean, otsailaren 28ra arte hiriko jaietan parte hartu nahi duten bertako entitate eta elkarteek haien proposamenak aurkezteko epea zabalik dago. Proposamenak HAZ bulegoaren egoitza elektronikoaren bitartez bidal daitezke.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude