Ekainaren 22an irekiko da CBA Udal Liburutegiko ikasketa gela. Aretoa erabili ahal izateko aurretiazko hitzordua eskatu beharko da. Ikasketa-gela astelehenetik ostiralera irekiko da 9:00etatik 13:00etara goizetan eta arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara. Segurtasun neurriak errespetatu eta pertsonen arteko 2 metroko distantzia mantentzeko ikasgelaren edukiera mugatu da.
Ikasketa-gela erabili nahi duten pertsonek aurretiazko hitzordua hartu beharko dute 943 50 54 21 telefono-zenbakira deituz. Hitzordua egun bateko aurrerapenarekin eskatu beharko da. Hitzorduak banatzeko bi txanda antolatu dira: goizekoa eta arratsaldekoa. Erabiltzaileek txanda bakarra erreserbatu ahalko dute egunero eta aretoan markatutako eserlekuak erabili beharko dituzte, antolaketan egiteko aukerarik gabe. Aretoaren edukiera betetzen denean, liburutegiko sarreran kartel batekin abisatuko da txanda horretako plazak agortu direla. Ikasketa-gelan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.