Alde Zaharra eta inguruko bizilagunek jaietako aparkaleku bonoak eskuratzeko aukera izango dute

San Pedro eta San Martzial jaien inguruan ohikoa denez, Alde Zahar eta inguruko bizilagunek jai egunetan zehar erabili ahalko diren aparkaleku bono bereziak eskuratzeko aukera izango dute.

Borja Olazabal, Mugikortasun arloko ordezkariak azaldu duenez, “2012. urtean abiatu zen ekimena da, jai egunetan zehar hiritarrei festa egunez gozatzeko hirian espazio zabalagoak eskaintzeko asmoarekin. Horrela, jai egunetan zehar zenbait momentuetan zenbait kale oinezkoentzat erreserbatuko dira, espaloiak eta eremuak zabaltzeko helburuarekin. Normaltasun berriaren barnean, espazio zabalago horiek pertsonen arteko distantziak errespetatzeko aukera emango dute”

34 aparkaleku berri

Jai egunetan zehar hainbat aparkatzeko toki baliogabetuko direla aurreikusiz, bizilagunei festetan zehar autoa aparkatzeko bestelako aukerak eskaini nahi zaizkie. Horrela, Alde Zahar eta inguruko bizilagunek San Juan plazaren azpian kokatutako aparkalekuko -3 solairuan autoa aparkatzeko aukera izango dute. Aparkaleku bonoak zozketa bidez banatuko dira eskakizuna egiten duten bizilagun guztien artean. Eskaerak ekainaren 21era arte egin ahalko da HAZ bulegoan (aurretiazko hitzorduarekin edo autozerbitzuko terminaletan) edo udal webgunearen bitartez.

Guztira 34 izango dira Alde Zaharreko bizilagunen artean banatuko diren aparkalekuak. Zozketa era automatikoan egingo da ekainaren 23an eskaera kopuruak eskaintzarena gaindituz gero. Aparkaleku txartelak egun horretan bertatik aurrera jaso ahalko dira aparkalekuak Colon pasealekuan dauzkan bulegoan, goizeko 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etatik 20:00etara. Aparkaleku baimen honek 10 euroko kostua izango du, txartelaren gordailu gisa eman beharko diren 15 euroetaz gainera. Aparkaleku bonoak San Juan plazako aparkalekua ekainaren 26tik uztailaren 1era erabiltzeko aukera emango du, bi egunak barne.

Kaleen zerrenda

Aldapeta, Almirante Arizmendi 3 eta 2tik 8raino, Arbelaiz, Beraketa, Berrotaran, Contracalle, Eguzkiza, Escuelas, Fermín Calbetón, Francisco de Gainza, 2, Fueros, Genaro Echeandia, 1, Iglesia, Iparralde,4 eta 1etik 5raino., J.R. Aguirreche plaza, Jesús, Joaquín Gamón, Junkal 6, 8 ,10, Korrokoitz, Larretxipi, Legia, Leon Iruretagoyena, 1, Mayor, Nafarroa Etorbidea, bakoitiak 1etik 15raino, Papinea, Paseo Colón 3tik 25eraino eta 2tik 30raino, Pelegrin de Uranzu, 1etik 13raino eta 2tik 6raino, Peña, Pikoketa, Prudencia Arbide, República Argentina 3tik 17raino eta 4tik 8raino, San Juan Plaza, San Marcial, Santa Elena, Sargia, Señor de Aranzate, Travesia, Urdanibia Plaza 1tik 7ra, Vega de Eguzkiza 1etik 13raino eta 2tik 18raino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude