Azken orduko zailtasunak gainditu ondoren, ekainaren 27an eta 28an, ostiral eta larunbatean, XI.San Martzial Squash Saria jokatu zen. Junior, gizonezko eta emakumezkoen taulak jokatu ziren txapelketan zehar.
Ostiral goizean, juniorren taula jokatu zen, 5 jokalarien artean, bakoitzak 4 partidu jokatu zutelarik. Final oso parekatua jokatu ostean Iker Fernandez (Txingudi) bere lehen txapel gorria eskuratu zuen Danel Artolari (Eguzkitza) 3/2 gailendu ostean.
Ostiral arratsaldean, gizonezkoen taulako lehen partiduak jokatzen hasi ziren, larunbat goizean emakumezkoen liga ere gehitu zitzaizkielarik. Emakumeetan, Elis Dulac (Lur-Alai) hendaiarra lehena sailkatu zen, Bartzelona hiriko Club Esportiu Mediterranitik etorri ziren Laia Bonachi eta Rut Ramos, 2. eta 3. amaitu zutelarik. Hala ere, txapel bana oparitu zitzaizkien, jaietan murgiltzeko.
Gizonezkoetan, klubeko bi jokalari onenak final gogor eta ikusgarri bat eskaini zuten, lehen aldiz Iñaki Garciak, Xabi Azaldegiri txapela irabazi ziolarik (3/2).
Aipatzekoa eta eskertzekoa da Gironako Secció d’squash del GEIEG klubetik etorri ziren 5 lagunak. 4.urtea da bertara etortzen direla Euskal Herria bisitatu eta squashean jokatzera. Gustura sentitzen diren seinale ukaezina. Baita Londresetik etorri den Aidan Thompson eta Dani Sanchez Lasartearra. Aurpegi berriak gure txapelketa handi honetan.



