Zanpantzarren konpartsaren desfileak trafiko aldaketak eragingo ditu ostegunean

Irungo Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ostegun honetan, otsailaren 27an, Zanpantzarren konpartsaren desfilea egingo da Irunen. Hori dela eta, zenbait aldaketa egingo dira hiriko zirkulazioan arratsaldeko 18:50etik hasita eta 19:30ak arte.

Trafiko aldaketak

18:50etatik aurrera ezingo da kale hauetara sartu: Hondarribia kalea, Colón pasealekua eta Gipuzkoa hiribidea.

19:00etatik aurrera, zirkulazioa moztuko da Genaro Etxeandia eta Hondarribia kaleen artean. San Juaneranzko trafikoan pilaketak izango dira desfilearen ondorioz, haren atzetik joan beharko dute eta ibilgailuek. San Juaneko itzulbidea ibilgailu guztiek erabil dezakete 18:50etatik 19:30etara.

Renfeko geltokira arazorik gabe joan ahalko da, baina Anaka kaletik baino ez. San Juan plazako taxi-geltokira Nafarroa hiribidetik barrena baino ezingo da sartu. Jose Ramón Agirretxeko geltokian ez da aldaketarik izango Joaquin Gamon kaleko sarbideari dagokionez, baina Gipuzkoa hiribidetik bertaratzeko Luis Marianon barrena joan beharko dira ibilgailuak, ohiko norakoaren kontrakoan. Irteteko, Joaquin Gamon kaletik joan beharko dute.

Desfilearen azkenak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala kenduko dira murrizketak, 19:30 aldean. Bitartean, barruko joan-etorrietarako saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.

Autobus-zerbitzua

Irunbuseko zerbitzuan ere zenbait aldaketa egongo dira:

L1. Zaisa-Ospitalea

  • Ospitaleko norakoan: autobusak ohiko ibilbidea egingo du Fermin Calbetoneraino, itzulbidean norakoa aldatuko du eta Nafarroa hiribidetik jaitsiko da eta, GI-636an barrena, Mendeluko biribilguneraino joango da, eta hortik Ospitalera igoko da Letxunborro hiribidetik.
  • Zaisako norakoan: Ohiko ibilbidea Aldabe mendiraino, ondoren autobusa Letxunborro hiribidetik behera jaitsiko da eta GI-636 saihesbidea hartuko du Osinbiribileko norakoan. Itzulbidera sartuko da eta, hortik aurrera, ohiko ibilbidea Behobiaraino.

L2 San Juan – Katea – Txingudi

18:40etan irtengo da azken busa Fermin Calbetonetik, eta 19:20a arte, gutxi gorabehera, Fermin Calbetoneko lineaburua Sindikalaren pareko autobus-geltokian egongo da.

L3. San Juan – Artia

Aldaketarik ez.

L4: San Juan – Antzaran – Olaberria

18:15etan irtengo da azken busa Fermin Calbetonetik, eta 19:15ak arte, gutxi gorabehera, Fermin Calbetoneko lineaburua Elizatxo hiribideko 11.era aldatuko da (Olibondoen biribilgunea).

Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude