Recicla Birziklatu elkarteak kosmetika naturala egiten ikasteko tailerrak antolatzen jarraitzen du. Hurrengo tailerra maiatzaren 13an egingo dute eta parte-hartzaileei kosmetikako produktuak etxean egiteko bi formula berri irakatsiko dizkiete: garbigailuko xaboia eta hortzetako pasta.
Tailerra maiatzaren 13an, larunbatean, egingo da Ficoban 10:00etatik 13:00etara. Tailerrean parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko dira eta izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko 687 426 054 telefono zenbakira deitu edo Istagrameko @laida_3D kontura idatzi beharko da. Recicla Birziklatu elkarteak antolatutako tailerra da, baina elkarteak Bioterra, La Bioteka, Irungo Udalaren eta Rut Martinen laguntza jaso du ekintza antolatu ahal izateko.
Tailer hauen bitartez elkarteak etxean egindako produktuen erabilera sustatu nahi du, etxea garbitzeko eta kosmetika produktuek eragiten duten kutsadura saihesteko. Horrela, jendeak bizimodu jasangarri eta etikoago baten alde egitea lortu nahi da.