Txingudi Errugbi Taldeko emakumezkoen taldeak Mungiaren aurka jokatuko du larunbatean Plaiaundin

Argazkia (Txingudi): Mungia eta Txingudiren arteko partida, pasa den martxoan

Txingudi Errugbi Taldeko emakumezkoen taldeak Mungiaren aurka jokatuko du larunbat honetan Plaiaundin, 12:30etatik aurrera. Maider Aizpurua eta Asun Gamindezen jokalariek bizkaitarren aurka jokatu zuten pasa den martxoan Mungiako Atxurizubi zelaian eta, asteburu honetan, Torpedo Gorriaren bisita jasoko dute Plaiaundin.

Hau izango da bidasoarrek aurten jokatuko duten laugarren lagunartekoa, Nafarroako selekzioa, Mungia eta Sarako Izarraren aurka jokatutakoen ondoren. Gainera, Bardozeko taldearekin topaketa bat ere egin zuten pasa den apirilean.

Gizonezkoak Sevens txapelketan

Iñigo Camarero eta Alejandro Lasaren mutilak Ultzamara joango dira larunbat honetan Baztango Menditarrak taldeak urtero antolatzen duen zazpiko errugbiko txapelketara. Bertan, etxeko taldearekin eta Iruñarekin bina partida jokatuko dituzte.

Txapelketa hau talde baztandarrak antolatzen dituen urteroko jaien egitarauean kokatzen da. Txapelketaz aparte, haurrentzako ekintzak, kontzertuak eta gehiago izango dira.

Euskadiko txapelketetako finalak

Azkeneko asteetan klubak eta Euskadiko Federazioak aditzera eman dutenez, maiatzaren 20an Irun izango da Euskal ligen maila ezberdinetako finalen egoitza. Momentuz, gizonezkoen finalean Elorrio eta Eibar izango dira lehian, eta Durango eta Gaztedi emakumezkoenean. Bultza liga, sub 16 eta sub 18 mailetako finaletan arituko diren taldean datorren asteburuan erabakiko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude