Irungo Udalak, Udaltzaingoaren bidez, jakinarazi du datorren ostegunean, urriak 1, Donostia kaletik Anaka auzora sartzeko zirkulazioa eten egingo dela. Mozketa goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte egongo da indarrean, eta Anaka kaleko beilatokiko semaforoaren parean dagoen kanalizazio-sarean egin beharreko lanek eragingo dute.
Irungo Udalak publikoki deitoratu ditu mozketa honek gidari zein inguruko bizilagunei eragin ditzakeen eragozpenak, eta herritarren ulermena nahiz lankidetza eskertu ditu lanak egiten diren bitartean.



