Bidasoa Xake Klubeko ‘A’ taldea azpitxapeldun izan da Gipuzkoako Blitz Txapelketan

Joan den larunbatean, irailak 26, Gipuzkoako Blitz Xake Txapelketa jokatu zen Irunen, Gipuzkoako Xake Federazioak antolatuta eta Bidasoa Xake Klubaren nahiz Irungo Udalaren laguntzarekin. Guztira 15 taldek hartu zuten parte hitzorduan.  Bidasoa Xake Klub irundarrak hiru talde izan zituen lehian, gazteak eta beteranoak nahastuz, eta errendimendu bikaina erakutsi zuen berriro ere. Zehazki, ‘A’ taldeko kideak nabarmendu ziren, bigarren urtez jarraian txapelketako azpitxapeldun izatea lortu baitzuten.

Sailkapen orokorrari dagokionez, Hondarribia-Marlaxka A taldeak jantzi zuen txapela, Bidasoa A bigarren sailkatu zen, eta X.K. Alfila taldea igo zen podiumeko hirugarren koxkara. Banakako lanari erreparatuz, sari garrantzitsu bat ere geratu zen Irunen; izan ere, Ibon Muñozek lehen taula onenaren saria eskuratu zuen hamar partidetatik bederatzi irabazita (9/10).

Txapelketak utzitako gainontzeko taula onenen sariak honako jokalari hauentzat izan ziren: Luis Angel Ortega (2. taula onena), Gorka Tafall (3. taula onena) eta German Herrera (4. taula onena).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude