Bidasoa Xake klubeko Ibon Muñoz Ferreira jokalariak mugarri historikoa ezarri du eskualdeko kirolean, nazioarteko Maisurako Hautagai titulua (Candidate Master – CM) titulua bereganatu ondoren. Lorpen honekin, 17 urteko gaztea nazioarteko titulu bat lortzen duen Bidasoako lehen xakelaria bihurtu da.
Titulu preziatu hau Ciudade Pontevedra Masters XIV. Nazioarteko Txapelketan ziurtatu du, uztailaren 24tik 30era bitartean jokaturiko lehiaketan 79,20 ELO puntu gehituz eta FIDE Estandarreko 2.200 ELO puntuen muga gaindituz. Uda honetako ibilbidea borobiltzeko, Muñozek VII. Open Internacional Valencia Cune txapelketan ere parte hartu zuen uztailaren 4tik 12ra, non beste 83,60 ELO puntu eskuratu zituen.
2019an sortu zenetik Bidasoa Xake klubeko kide den gaztearen garapen azkarrak eta azken emaitza analitikoek bultzada handia eman diote herriko zein eskualdeko xakearen etorkizunari.



