Irungo Udaleko Gobernu Irekiko arloak eta KIUBek (Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa), Hiri Bultzadako eta Ekonomia Sustatzeko arloarekin eta hiriko saltokiekin lankidetzan, “Kontsumitu bermearekin. Erosi Irunen” kanpainaren bigarren edizioa abiatu dute. Kanpaina kontsumitzaileen eskubideen ezagutza bultzatzeko eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko. Bertan arte hartzeko interesa duten saltokiek izena eman dezakete udalaren webgunean 2026ko urtarrilaren 20ra arte.
Bigarren edizioa 2026ko otsailaren 10etik martxoaren 1era bitartean egingo da. Irundarrek saltoki laguntzaileetan eskuragarri egongo diren inprimaki batzuk bete ahal izango dituzte, kontsumitzaileen eskubideei eta betebeharrei buruzko galderekin. Behin epea amaituta, zozketa bat egingo da jasotako erantzunekin, eta 60 eta 30 euroko 40 erosketa-txartelen irabazleak jakinaraziko dira. Azkenik, martxoak 15eko Kontsumitzaileen Eskubideen Eguna dela eta, ekitaldi bat egingo da irabazleei txartelak banatzeko.
Saltoki parte-hartzaileak
Kanpainarekin bat egiten duten saltokiek kanpainaren kit-a jasoko dute. Bertan, promozioa azaltzen duen kartel bat jarriko da saltokiaren erakusleihoan, txartel-formako inprimaki batzuk, establezimenduaren barruan jartzeko galderekin, eta hautestontzi bat, bezeroek utz ditzaten.



