Salgai daude Korrika Egunerako Irunabarrek antolatutako Bertso Bazkarirako sarrerak

Martxoaren 21ean Irungo Korrika Eguna ospatuko da, Bidasoko AEK-k herriko hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako egitarau zabal baten barruan. Ospakizun horrekin bat eginez, Irunabarrek ere bere ekarpena egin nahi izan du, eta EKT, Bidasoko AEK eta hainbat boluntarioren laguntzaz, egun horretarako Bertso Bazkari berezia prestatu du. Ekitaldia 14:30ean hasiko da EKTn, eta giro ezin hobea ziurtatuta egongo da euskararen aldeko jai egun handian.

Saioari dagokionez, hiru bertsolari arituko dira oholtzan: Manu Goiogana Bengoetxea, Maddalen Arzallus Antia eta Jon Luzuriaga Iurramendi. Saioa bideratzeko eta gaiak jartzeko ardura, berriz, Ainhoa Larretxea Agirrek izango du.

Sarrerak salgai

Guztira 100 lagunentzako lekua egongo da, eta interesatuek 20 euroren truke eros ditzakete leku hauetan: Mari eta Hazia tabernetan edota Bidasoko AEK Irungo euskaltegian (Legia kalea, 6). Gainera, tartean jaiegunak daudela kontuan hartuta, antolatzaileek aukera eman dute txartelak WhatsApp bidez erreserbatzeko 684 804 746 zenbakira mezua bidalita. Bazkariak aukera beganoa ere eskainiko duela jakinarazi dute, aldez aurretik jakinarazita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude