Txingudi Rugby Taldekoko kideek bi zelai prestatuko dituzte Iterlimen ondoko hondartza zatian txapelketa 10:00etan hasteko
11:30ean, talde parte hartzaileek atsedena egingo dute Hernaniko errugbi barneratzaileko jokalarien erakusketari tartea emateko eta, jarraian, txapelketako azkeneko norgehiagokak jokatuko dira eguerdira arte.
Aurten 13 izango dira lehian arituko diren taldeak bi mailatan banatuta: txapelketa irekia eta 35 urte baino gehiagokoa. Irekian bederatzi taldek lehiatuko dute, eta beteranoetan, aldiz, lau talde arituko dira. Aurreko urtean txapelketak izen-emate errekorra gainditu zuen, 19 talderekin.
200 bat lagun bilduko direla aurreikusten du antolakuntzak eta, errugbiaz harago, hondartzara bertaratzen diren ikusleek taberna eta merchandising postua izango dituzte eskuragarri pasealekuan.
Parte-hartzaile guztiek errugbian ohikoa den hirugarren denbora eta sari banaketa egingo dituzte.
Talde parte hartzaileak
Txapelketa irekia (9): Euskal Barbarians, The Korkons, Bacchus, La Maravilla y los demás, Fakin Panzitas, Los Papuchiss, Asur Oreretaren lagun eta Los hijos perdidos de Iñigo
35 urte baino gehiago (4): B-Root, Bacchus, Otso Zaharrak eta Los amigos de Paskalin.
Klubetik Hondarribiako udala, Amster Radler, Filipinos, Aneto, Zaisa, Biok, Dinuy, App, Pasquier, Aurreratu, Gabiria jatetxea, Txinzer, Kirol Aukera eta Bidassoa Basque Breweryren laguntza eskertu dute, babeslerik gabe ez bailitzake posible izango topaketa hau aurrera ateratzea. Azkenarekin, gainera, lankidetza berezia landu du eskualdeko errugbi taldeak; larunbatean bertan ezagutzera emango da Bidassoak txapelketarako prestatu duen garagardoa.
Egunari musika DJ Asunciok jarriko dio.
Argazkia: 2023ko txapelketaren argazkiak.