Bidasoa LHIIko Zurgintzako ikasleek “Aulkia berdiseinatzen” erronka kalera aterako dute

Bidasoa LHIIko Zurgintzako ikasleek egindako aulkien erronkaren emaitzarekin erakusketa publikoa antolatu du. Ekitaldia abenduaren 18an, ostegunean, goizeko 10:00etan izango da, San Juan plazan, Irungo Udaletxearen plazan. Erakusketan Zurgintzako Erdi Mailako Zikloko ikasleek egindako aulkiak ikusi ahalko dira.

Zurgintzako Erdi Mailako zikloko ikasleek burutu duten “Aulkia berdiseinatzen” Erronka aurkeztuko da bertan. Proiektuaren emaitza kalera ateraz, Lanbide Heziketaren sormena eta kalitatea azpimarratzea bilatzen dute.  Ikasle bakoitzak bere diseinuko eta fabrikazioko aulki bat egin du, erronka pertsonal gisa, eta lan horiek Irungo Udaletxearen pareko plazan erakutsiko dituzte. Lanaren berri eman eman eta aulkiaren prozesuari buruzko azalpen teknikoak emango dizkiete hurbiltzen direnei.

Trebetasunen erakusle

Ekimen honek ikasleen trebetasun teknikoak, sormena eta diseinurako gaitasuna erakusten ditu, Lanbide Heziketako prestakuntzaren kalitatearen eta enplegagarritasunarekiko konpromisoaren adierazle gisa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude