Bidasoa LHIIko ikasleek bizikletentzako estalpea muntatu dute Plaiaundin

Bidasoa LHIIko erdi mailako zurgintzako ikasleek bizikletentzako estalpea muntatu dute Plaiaundi ikastetxeko instalazioetan. Lanak ostegunean eta ostiralean burutu dira, 8:30etik 14:00etara, eta Plaiaundiko LHIIko arduradunek koordinatu dute garraioa eta antolakuntza. Asteazken eguerdian, Bidasoan prestaturiko materiala kargatu zuten, eta Plaiaundiko taldeak jaso eta deskargatu du materiala.

Atzo, ekainaren 4an, 11:00etan, estalpearen inaugurazio ekitaldia egin zen Plaiaundin, ikasleen lana eta egindako ahalegina balioan jartzeko. Bertara komunikabide guztiak gonbidatuta daude, Plaiaundi eta Bidasoa LHIIko komunitatearen elkarlanaren garrantzia eta arrakasta azpimarratzeko.

Gainera, datorren astean Bidasoako LHIIko ikasleek bizikletaz egingo dute Plaiaundirako joan-etorria. Borondatezko ekintza izango da eta hamaiketako bat eskainiko zaie. Gainera, Balazta Bizikleten Elkartearekin harremanetan jarri dira, eta haien partaidetza ere espero dute.

Plaiaundi LHII eta Bidasoa LHIIren arteko elkarlanak, beste behin ere, Lanbide Heziketaren balioa eta ikasleen protagonismoa azpimarratzen ditu, ikaskuntza erreal eta praktikoaren bidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude