Su Txikian taldeak antolatutako Ostiral Feministak bueltan dira

Su Txikian elkarte feministak antolatutako Ostiral Feministak bueltan dira. Bihar, otsailak 10, arratsaldeko 19:00etan Hazian elkartuko dira horretarako.

Migrazio politikei eta mugei buruzko mahai-ingurua izango da biharko antolatu dutena. Anaitze Aguirre Larreta EHUko irakasle eta Harrera Sareko kidea, Miren Lizundia eta Ainhoa Apraiz No Name Kitchen-eko kideak parte hartuko dute Alaine Aranburuk gidatutako solasaldian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude