Santiagotarrak banku mugikorreko jaitsiera denboraldiari hasiera emango dio larunbatean

Argazkiaren egilea: J.J. Portos.

Asteburu honetan, Santiagotarrak kirol elkarteko banku mugikorreko arraun taldeak jaitsiera denboraldiari hasiera emango dio. Abenduaren 20ko, larunbateko, jaitsieran, Gipuzkoako klubetako 100 txalupa eta 250 arraunlarik parte hartzea espero da. Lehen jaitsiera honetan Santiagotarrak taldeak 23 ontzirekin hartuko du parte eta 55 arraunlari arituko dira arraunean.

Jaitsiera liga Bidasoa ibaian antolatzen diren lau jaitsierek osatzen dute: abenduaren 20an, Santiagotarrak elkarteak antolatuta; urtarrilaren 3an, Hondarribi Arraunek antolatuta; urtarrilaren 17an, Santiagotarrak elkarteak antolatutako Gipuzkoako Txapelketa; eta urtarrilaren 31n, Hondarribia Arraun elkarteak antolatutako Euskadiko Txapelketa.

Jaitsierak estropadak eta erlojuaren aurkako estropadak dira, ontziak minutu batetik bestera ateratzen dira; beteranoek, infantilek eta kadeteek 4.000 metro egiten dituzte Behobiako zubitik Hondarribiko puntaleraino; eta gazteen eta seniorren txalupek 6.000 metro egiten dituzte Punttetatik Hondarribiko puntaleraino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude