Ametsa Kultur Elkarteak azaroaren 26an kontzertua eskainiko du Junkaleko parrokian Santa Zezilia eguna dela eta

Azaroaren 26an, igandearekin, Ametsa Koru Kultur Elkarteak “Ametsaren Eguna” ospatuko du Irungo Junkal parrokian. Kontzertua azaroaren 22an ospatzen den Santa Zezilia musikarien patroiaren eguna dela eta ospatzen da.12.30eko mezan parte hartu ostean, Ametsa abesbatzak eta Betiko abesbatzak kontzertu sakratua eskainiko dute leku berean, eta sarrera librea izango da.

Abesbatzara batzeko gonbidapena

Une egokia izango da bazkideek 60 urte baino gehiago duen elkarteak  egiten jarraitzen duen jarduera erakusteko eta koroetan sartzeko gonbidapena luzatzeko. Juantxo Atxukarro presidentearen esanetan, “bai, abesbatzara jende berria sartzea gustatuko litzaiguke. Adin guztientzako taldeak ditugu, eta, beraz, koru musika eta kantua maite duen edonork izango luke lekua elkartean, 0 urteko txikienetatik 99 urteko gazteenetara”.

Egia esan, elkarte honetan musikarekin lehen kontaktua 0 eta 2 urte artean eduki daiteke, musika goiztiarreko tailer bat baitago. Ondoren, musika ikasteko prozesua garatzeko musika tailerrak eta haur abesbatzak izan badira, eta, azkenik, Ametsa abesbatzan finkatzen da ezagutza eta zaletasuna. Beste alde batetik, Betiko abesbatzak proiektu polifoniko handiei ekin nahi ez dieten baina musika koralaz gozatu nahi duten ahotsak hartzen ditu.

“Unerik aproposena da gurekin bat egiteko. Irailean Beethovenen 9. sinfonia abestu genuen, orain Carmina Burana prestatzen ari gara eta,  martxora begira, proiektu eder bat dugu eskuartean, non Irungo koralista gehiagorekin elkartuko garen Verdiren Requiem-a interpretatzeko. Ikusten denez, emanaldi asko ditugu aurreikusita, eta haiekin pila bat goza daiteke. Beraz, hemendik, gurekin abentura musikal hau bizitzera gonbidatzen dugu nahi duena”, bukatzen du Atxukarrok.

Horretarako, interesdunak korreo elektroniko bat idatzi beharko du coroametsa@coroametsa.org helbidera edo 747434069 telefonora deitu. Edo, besterik gabe, azaroaren 26an, 12: 30etan, Juncaleko Parrokian elkartuko den taldera hurbildu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude