Irailaren 30era arte eskatu ahalko da “Erosi eta Ikasi Irunen” diru-laguntza

School supplies on white background – space for caption

Irailaren 30era arte eskatu ahalko da “Erosi eta Ikasi Irunen” diru-laguntza. Familiei hiriko dendetan ikasmateriala erosteagatik laguntzak emateko programaren hamabigarren deialdia da. Programaren edizio honetako aurrekontua 200.000 euro da.

Diru-laguntzak eskatu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:

  • Irunen erroldatutako eta Derrigorrezko Hezkuntzan (Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan edo Oinarrizko Lanbide Heziketan) matrikulatutako haurrak dituzten familiek har dezakete parte.
  • Aurten ere ez da beharrezkoa eskabidea aurkezteko epearen barruan faktura originalak aurkeztea: faktura eskaneatuak aurkez daitezke, originala gordetzen bada betiere; izan ere, aurrerago, lagin batzuk hautatu eta faktura batzuk eskatuko dira. Fakturek 2025eko ekainaren 21etik irailaren 30era bitartean datatuta egon behar dute.
  • Eskabideak Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira, www.irun.org/sede helbidean, Irun Txartela edo digitalki sinatzeko baimendutako beste edozein sistema erabiliz.

Diruz lagunduko diren gastuak ere berberak izango dira:

  • Idazteko materialak eta material suntsikorrak (arkatzak, boligrafoak, ezabagailuak, klipak, zorrozkailuak, erregelak, eskuairak, kartaboiak, angelu garraiagailuak, rotringak, koadernoak, folioak, material informatiko suntsikorrak)
  • Material ez-suntsikorra (paper zorroak; karpeta sailkatzaileak; artxibagailuak; estutxeak; kalkulagailuak; konpasak; motxilak; testuliburuak, Testuliburuen eta Curriculum Materialen Kudeaketa Solidarioa egiteko Programaren barrukoak eta digitalak barne; bereizgailuak)
  • Eskolarako beharrezkoak diren jantziak (uniformeak, batak barne; betaurreko edo lentilla zuzentzaileak; Gorputz Hezkuntzarako beharrezkoak diren kirol jantzi eta oinetakoak)
  • Arte Hezkuntzako, Plastikako eta Ikusizko Hezkuntzako, Teknologietako eta Musikako eskulanetarako elementuak (argizariak, olioak, pinturak, pintzelak)
  • Ikastetxeak zirkular bidez berariaz eskatzen duen beste edozein material

Tarte ekonomiko eguneratuak

Laguntzen zenbatekoa 160, 125 edo 100 euro izango da, familia unitateko kide guztien errentaren arabera:

  • Urtean 30.500 eurotik beherako diru sarrera gordinak dituzten familiek 160 euro jasoko dituzte gehienez ere.
  • Urtean 30.500,01 eta 44.500 euro arteko diru sarrera gordinak dituzten familiek 125 euro jasoko dituzte gehienez ere.
  • Urtean 44.500,01 eta 58.500 euro arteko diru sarrera gordinak dituzten familiek 100 euro jasoko dituzte gehienez ere.

58.500,01 eurotik gorako errenta gordinak dituzten familiek ez dute izango laguntzarik jasotzerik.

Laguntzak eskatzeko prozedura

Honela eskatu ahalko dira ikasmaterialerako laguntzak:

  • Sinadura elektronikoa erabiliz (Irun Txartela, Izenpe edo NAN elektronikoa) -sinadura elektronikorik ez dutenek Irun Txartela eska dezakete, www.irun.org helbidean–.
  • Sinadura elektronikorik ez dutenek, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edo 010 / 943505152 telefono zenbakietan kontsulta eginda.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude