Irungo ikastetxeek “Eskola Bidea” eta “BiziBus” programekin bat egingo dute Autorik Gabeko Munduko Egunarekin

Autorik Gabeko Munduko Eguna dela eta «Eskola Bidea» eta «BiziBus» programak gauzatuko dituzte hiriko zenbait ikastetxetan ostiral honetan. Irailaren 16tik 22ra antolatu den Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearen barruan, Irungo ikastetxeek ekimenarekin bat egingo dute.

Bi ekimen horiek hiriko ikasleei zuzentzen zaizkie, eta haien xede nagusia da espazio publikoa erabiltzeko aukera berreskuratzea ikasleen alde, haur eta gazteak segurtasunez eta beren kasa ibil daitezen Irungo kaleetan barrena.  «Eskola Bidea» programaren bidez, ikasleak modu autonomoan joaten dira ikastetxera, bide seguruak ikasita, eta «BiziBus» ekimenaren xedea da ibilbide hori oinez edo txirrindaz egitea.

Elatzeta ikastetxea

Elatzeta ikastetxeak gonbita luzatzen die ikasleei eta familiei Eskola Bidea ekimenean parte har dezaten, gaurtik irailaren 22ra arte Katea auzoan antolatzen ari diren ibilbideen bitartez.

Eguzkitza ikastetxea

Eguzkitza ikastetxean ostiral honetan, irailak 22, egingo dituzte Eskola Bidea eta Bizibus. Aurten, ikastetxeak ezarritako erronka da 150 ikasle izatea modu jasangarrian eskolara joaten direnak. Horretarako, datu-bilketa bat jarri dute abian, gometxak erabilita. Lanbide Heziketa guztiak eta, agian, HH 4-5ekoek parte hartuko dute. Ikastetxeak planteatu du Bizibus ekimena ostiralero egiten jarraitzea, ikasturte amaierara arte.

Dunboa ikastetxea

Dunboa ikastetxean ostiral honetan, irailak 22, egingo dute Bizibus.

Lekaenea ikastetxea

Lekaenea ikastetxean ostiral honetan, irailak 22, egingo dute Bizibus, eta erronka gisa 21 ikasle eskolara oinez joatea nahi dute. Kasu honetan ere, gometxen bidez emango dizkiete datuak, egunean bertan.

Belaskoenea ikastetxea

Belaskoenea ikastetxean ostiral honetan, irailak 22, egingo dute Eskola Bidea. Ikastetxearen aurreko errepidea itxi egingo dute, ordubetez, autorik gabeko eremu bat sortzeko, eta ikasleek bertan gauzatzeko programatutako jarduerak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude