Mugikortasun Jasangarriaren Asteak aldaketa eragingo ditu Irun erdialdeko zirkulazioan

Mugikortasun Jasangarriaren Astea bihar, irailaren 16an, hasi eta hurrengo ostiralera arte, irailaren 22ra arte, luzatuko da. Horren harira, Irungo Udalak herritar guztiei gogorarazi die zenbait aldaketa egingo direla Colón pasealekuko erdialdeko trafikoan.

Lehen aldaketak bihar, irailaren 16an, gertatuko dira, Colón pasealekuaren erdiko erreian, oinezkoek eta txirrindulariek bakarrik erabiltzeko itxiko baita, Bizikleta Festa ekimena dela eta, 16:00etatik 20:00etara. Arratsalde osoan zehar, Irungo familiek eskura izango dituzte, Zabaltza plazaren inguruan, bizikletei buruzko zenbait tailer.

Igandean, hilak 17, Igandero ekimenaren barruan, Colón pasealekuko erdiko eremua itxita egongo da, 10:00etatik 19:00etara. Egun horretan, herritarrentzako askotariko jarduerak antolatu dira.  Adibidez, 10:45ean hiriko familiei zuzendutako Txirrindularitza Martxa abiatuko da Zabaltza plazatik.

Gogoan izan, halaber, zirkulazioan aldaketa hauek egingo direla datorren astean:

Irailak 22

Irailaren 22an Autorik gabeko Mundu Eguna da eta, hori dela eta, 10:00etatik 19:00etara bizikletak, trizikloak eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak bakarrik pasatu ahalko dira Colon pasealekuko erdiko erreitik.  Alboetako bi erreiak, aldiz, garraio publikoak, taxiek, larrialdietako ibilgailuek, udal-zerbitzuek eta eskola-garraioak erabiltzeko izango dira; beraz, ibilgailu motordun pribatuek ezingo dute Colón pasealekua erabili ordu tarte horretan, Gipuzkoa hiribideko eta Francisco de Gainza kaleko bidegurutzeen artean.

Irailak 24

Igandero ekimenaren ohiko ordutegia, 10:00etatik 19:00etara. Ohikoa denez, oinezkoek edo txirrindulariek bakarrik erabili ahalko dute Colón pasealekuko erdialdeko zatia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude