Death Café topagunea hartuko du Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak ostegunean

Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak Death Café topagunea hartuko maiatzaren 16an, ostegunan, 17:30etan. Jardueran parte hartzeko aurretiaz izena ematea beharrezkoa da, 623 16 58 50 telefono zenbakira WhatsApp bidez hitz eginez edo bidasoazurekin@gmail.com mezu bat bidaliz.

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, ekintzan izena ematen duten lehenengo 15 pertsonek izango dute topaketak parte-hartzeko aukera. Death Cafe heriotzari buruzko eztabaida-talde antolatu bat da, gidoi itxirik eta helburu zehatzik gabea. Helburua da heriotzaren kontzientzia soziala sustatzea hainbat ikuspuntutatik, bizitza baloratzeko eta heriotzarekin zerikusia duen guztiari buruz hitz egiteak dakarren tabua hausteko.

Death Cafe modeloa Jon Underwoodek eta Sue Barsky Reidek garatu zuten, Bernard Crettazen ideietan oinarrituta. 2011tik ia 4.000 saio egin dira 40 herrialde baino gehiagotan.

Death Cafe-n, kafe bat eta bizkotxo bat hartu bitartean bakarrik hitz egin nahi da askatasunez heriotzaz. Ez da dolurako laguntza bat, ezta esperientzia pertsonaletarako laguntza leku bat ere. Ez du dirurik bildu nahi. Halaber, ez du topaketaren ondoriorik atera nahi. Isilpekoa eta errespetuzkoa da.

Bidasoa eskualdean, Bidasoa Zurekin, Eskualde Errukitsua elkarteak antolatzen ditu topaketa hauek. Bidasoa Zurekin gaixotasun kroniko aurreratua duten edo hiltzeko prozesuan dauden pertsonei eta haien zaintzaileei laguntzeko elkartea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude