Diabetesaren erritmora mugitzeko txopereoa egingo dute larunbatean Irunen

Azaoaren 14an ospatzen da Diabetesaren Nazioarteko Eguna. Mi Dulce Guerrero elkarteak, 1. Motako diabetesa duten haurrak lagundu eta ikerkuntzarako dirua biltzeko helburua duenak, txopereoa antolatu du larunbaterako. Arratsaldeko 19:00etatik 22:00etara Legia kalea eta Kale Nagusiaren artean giro ederra sortuko dute Los Trankilosen eskutik.

Tiketak 1,20 euroren truke eskuratu ahalko dira. Hauek izango dira egitasmoan parte hartuko duten tabernak: Ekialde ostatua, El Muro ostatua, Mari ostatua, Maddi ostatua, Manolo ostatua, Txingudi Rugby ostatua, Basque Corner ostatua, Bohemian ostatua, Byby´s ostatua eta Gaztelumendi ostatua. Horrela, Kale Nagusian hasita eta Legia kalean amaituta, diabetesaren aurka musikaren erritmora mugitzeko aitzakia dago larunbaterako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude