Salgai daude dagoeneko Dies Oiassonis erromatar jaialdiko hainbat ekintzetarako sarrerak

Irunek ez du atsedenik hartzen. 2024ko San Pedro eta San Martzial Jaien ondoren, dagoeneko badator Dies Oiassonis erromatar jaialdia. 30 jarduera baino gehiago aurreikusita daude, eta uztailaren 11tik 14ra egingo dira Oiasso Museoan eta hiriko beste toki batzuetan.

Azpimarratu behar da leku-kopurua mugatua dela eta sarrera erosi beharra dagoela ikuskizun batzuk gozatzeko. Hori egin beharko da, esaterako, antzerki klasikora, zirko erromatarrera edo afarira joan nahi izanez gero.  Horrela, Udalak jakinarazten du hitzordu hauetarako sarrerak erosi beharko direla aurretik:

“Clitemnestra” antzezlana. Uztailaren 12an izango da, ostiralarekin, 20:00etan, Amaia KZn . Sarrerak dagoeneko salgai daude, Turismo Bulegoan, 15 euroan sarrera orokorra eta 10 euroan sarrera hobariduna (langabeak, 14 urtetik beherakoak, gazte-txartela dutenak edo familia ugariko txartela dutenak).

“Convivium” afari erromatarra. Uztailaren 12an izango da, ostiralarekin, 21:30ean, San Juan plazan. Sarrerak dagoeneko salgai daude Turismo Bulegoan, 30 euroan.

Circus Máximus. Hiru emanaldi izango dira, honela banatuta: uztailaren 13an (larunbata), 21:00etan eta 23:00etan (5 euro), eta uztailaren 14an (igandea), goizean, 11:30ean (4 euro). Sarrerak gaur arratsaldean bertan jarriko dituzte salgai Turismo Bulegoan eta Oiasso Museoan. Sarrerak salgai geratuz gero, txartel-leihatila  jarriko da ikuskizunen sarreran.

“Lavinia” antzezlana. Uztailaren 13an izango da, larunbatarekin, 22:00etan, Junkaleko plazatxoan. Sarrerak gaur arratsaldean bertan jarriko dituzte salgai Turismo Bulegoan eta Oiasso Museoan, 7 euroan.

Birsortze historikoko tailerrak. Oiasso Museoan egingo dira. Sarrerak uztailaren 12tik (ostirala) uztailaren 14ra arte (igandea) egongo dira salgai Oiasso Museoan, 5 euroan.

Doako jarduerak (tokia bete arte)

  • Uztailak 11, osteguna:
  • 09:30ean, Oiaso Museoko Portu Aretoan: Ikastaroa: “Moda, influenzerrak eta negozioa. Janzkera eta apaingarri pertsonalak Erromatar Inperioan“.
  • 19:00etan, Oiaso Museoko Portu Aretoan: Hitzaldia: “Modak eta jantziak Antzinako Erroman”.
  • 21:30ean, San Juan plazan: Zinema: “La Vida de Brian”, Bizinemaren eskutik.
  • Uztailaren 12an, ostiralarekin, 14:00etan, San Juan plazan: Arrain-zopa lehiaketa
  • Uztailak 13, larunbata:
  • 11:00etatik 13:30era, Oiaso Museoko Portu Aretoan: Gastronomia-jardunaldiak.
  • 12:00etan, Oiasso Museoan: Haur Antzerki/Bakarrizketa “Jolastu nahi?”
  • 19:30ean, Zabaltza plazan, San Juan plazan, Oiasso Museoko plazan eta Dunboako zubian: Birsortze historikoa: “Navigium Isidis”.
  • Uztailak 14, igandea:
  • 12:00etan, Junkaleko plazako agertokian: “Bona Dea” antzerkia (10 urtetik gorakoentzat).
  • 13:00etan, San Juan plazan: “Harpastum” erromatar pilota-jokoaren erakustaldia.

Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren programa osoa www.irun.org. webgunean begira daiteke.

Aurtengo edizioko programak Turismo Bulegoan, HAZean eta Oiasso Museoan eskuragarri daude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude