Euriari aurre egin dio Hip Hop egunak

Martxoaren 7an Hip Hop eguna antolatu zen Irungo Zabaltza plazan. Ekitaldia abenduaren 14rako antolatu zen hasiera batean, baina, eguraldi txarraren ondorioz bertan behera gelditu zen jardunaldia. Horren ostean, ekintza martxoaren 7an berrartu zen eta, eguraldiak lagundu ez arren, Zabaltza plazan kokatutako karpa bati esker, antolatutako ekintza guztiak aurrera ateratzea posible izan zen. Gainera, jardunaldiaren atzerapenari esker kartela hainbat emakumezko erreferenteekin osatzea posible izan da.

Rebeca González Gazteria eta Berdintasun ordezkariak, azaldu duenez, urtero kultura urbanoarkein lotutako hitzordu bat antolatzen du Irungo Udaleko Kultura arloak publiko gaztearen artean horrelako ekintzek izan ohi duten arrakasta ikusita. 2019. Urteko abendurako antolatutako ekintza bertan behera gelditu ostean, Gazteria eta Berdintasun ordezkariak azaldu du, “jardualdiaren atzerapenak edukia eta mezua indartzeko aukera eman digu”. “Jardunaldia martxoaren 8aren inguruan antolatutako ekintzekin lotzeko aukera topatu genuen”, gaineratu du Rebeca Gonzálezek.

Hip Hop egunaren inguruan, kontzertu eta erakustaldiez gainera, parkour eta breakdance tailer ezberdinak antolatu ziren. Horrela, abenduko datarako baieztatutako ekintzez gainera, DJ Lea, Maialen Arozenaren graffiti tailerra eta Sara Socas eta Erika 2Santosek Cot DJarekin osatutako taldea batu ziren Hip Hop eguneko egitarauera.

Gustu guztietarako ekintzak
Jardunaldiko ekintzak eguerdiko 12:00etan hasi ziren Kerok gidatutako Graffiti tailerrarekin. Tailer honen bitartez gazteek grafittiak margotzeko gorde beharreko distantziak, graffiti teknika eta estilo ezberdinak ezagutu zituzten DJ Learen musikaren erritmora. Izan ere, Leak estilo urbanoa erritmo aktualekin konbinatzen ditu eta, horri esker, Euskadiko eszenatoki nagusietako erreferente batean bihurtu da.

Eguerdiko 13:00etan Orodreth-ek Beatboxerako sarrera tailerra eskaini zuen Hip-Hoparen historia oinarri hartuta. Gainera, eduki teorikoaz gainera, tailerreko parte hartzaileek oinarrizko erritmoak eta Loopstation bat erabiltzen ikasi zuten. Arrtsaldeko 16:00etatik 18:00etara Parkour tailerra antolatu zuen Add Lotzen elkarteak. Parkour modalitatean esperientzia zuten gazte zein hasiberriei zuzendutako tailerra izan zen. Horrela, parte-hartzaileek hiriko plaza eta kaleen egitura aprobetxatuz, korrika eta oztopoak gaindituz haien teknika hobetzeko aukera izan zuten. Ordu berean, Maialen Arozena artista irundarrak graffiti tailerra zuzendu zuen, Rasy Simonek DJ tailerra gidatu zuen bitartean. DJ bizkaitarraren tailerrean gazteek scratch , turntablism edo samplea bezalako kontzeptuak ezagutzeko aukera izan zuten, haien lehen nahasketak egiteko aukera izan zuten bitartean.

Arratsaldeko 17:00etan, berriz, Crazy Hospitalek Breakdance tailerra antolatu zuen Breackdancearekin lotutako lehen mugimenduak irakatsi zituen toprock, footwork eta freezes pausuen bitartez osatutako koreografia baten bidez. 18:00etan Shintomak eta 19:15etan Vittersweet artisten kontzertuekin musikaz bete zuten Zabaltza Plazan kokatutako karpa. Arratsaldeko 20:05 eta 20:20 bitartez Beatbox eta Breakdance erakustaldietarako tartea egon zen.

Azkeneko emanaldiaren arrakasta
Azkenik, Sara Socas, Erika 2Santos eta DJ COT jardunaldiari amaiera eman zioten haien musika emanaldiarekin. Taldea oilar borroketako erreferenteetako bat da haien freestylearen barnean errimak osatzeko azkartasunari esker. 20:30etan hasi eta 21:30etan amaitu zen emanaldian gainera, ikusleen parte hartzea bultzatu zuten, ikusle gazteei errimak sortzeko obejtuak proposatzea esaktuz edo haiekin batera esnezatokira igotzeko aukera emanez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude