Irungo Udalak jokoaren pertzepzioari eta azturei buruzko inkesta egingo du

Elkarrekin Podemos Ezker Anitza IU taldearen zuzenketa baten ondorioz, Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloa azterketa batean lanean hasi zen duela hilabete batzuk hirian apustu-jokoen irismena eta ludopatia bihur litezkeen jokabide problematikoak ezagutzeko. Ikerketa honetako ekintzetako bat telefono bidezko inkesta da, eta otsailera arte luzatuko da urtarrilaren 26tik aurrera.

Proiektuaren helburuak dira herritarren joko-ohiturei buruzko datuak eskuratzea, zergatik jokatzen den jakitea, zorizko joko gogokoenak zeintzuk diren zehaztea eta diruarekin jokatzeari buruzko iritziak eta pertzepzioak identifikatzea, jokalari gazteak eta helduak bereizita.

David Nuño Gizarte Ongizateko ordezkariak hau azaldu du: “Ludopatiak eta jokoarekiko eta apustuekiko mendekotasuna errealitate bat da orokorrean, eta ahalik eta lasterren jorratu nahi ditugu. Horregatik, garrantzitsua da lan-ildo berri hau ireki ahal izatea, alderdi horietan sakondu eta gure hirian gerta litezkeen arazoak ikusi ahal izateko”.

“Euskadiko adikzioei buruzko inkesta” izeneko lanaren irizpideari jarraituz, sexuaren eta adin-taldearen arabera banatuko da lagina; alde batetik, 15-34 urte bitarteko lagunak izango dira, eta, bestetik, 35-74 urte bitartekoak. Talde horiek azpitaldetan banatu ahal izango dira, datu kuantitatiboak lortzeko aztertutako aldagaien arabera. Guztira, 200 dei egingo dira.

Era berean, inkestaz gain, horri buruzko ebidentziak bildu nahi dira, jokalarien senideei, ludopatiako osasun-espezialistei eta sektoreko agenteei entzunez. Era berean, hirian dauden ludopatiei buruzkoa eztabaida taldeak sortuko dira. Hauek osatuko dituzte talde horiek: ohiko jokalariak, jokalarien senideak, ludopatiei arreta ematen dieten osasungintzako profesionalak, sendatutako jokalarien elkarteak eta joko-establezimenduetako langileak.

Era berean, parte hartu nahi duten pertsona guztiei inkesta hau betetzeko gonbita egiten zaie. Inkesta prebentzio-orrian dago eskuragarri, urtarrilaren 26tik otsailaren 28ra bitartean.

Azterlan osoa egiteko aurrekontua, inkestaz gain, 9.000 eurokoa da. IKEI research & consultancy da enpresa esleipenduna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude