Eusko Jaurlaritzak asteazken honetan Euskadiko Boletin Ofizialean argitaratutako agindua jarraituz, Irungo udalak udal eraikin eta zerbitzuetan indarrean sartuko diren neurriak jakinarazi ditu.
Irunbus: Gautxori gaueko autobusen zerbitzua bertan behera gelditzen da.
Oiasso Erromatar Museoa: Bertako bisitak 15 bisitaririk 10era murrizten dira ( gidaria edo monitorea barne).
San Martzial Txingudiko igerilekuak: egonaldia gehienez 3 ordukoa izango da. Neurri berri hau erabiltzaileen artean jakinarazteko kartelak ipiniko dira instalakuntzetan eta eta erabiltzaileei arduraz jokatzea eskatzeko bozgorailuen bitartez neurri berriak gogoratuko dira.
Blaia: Ehorzketetan parte hartu dezaketen pertsonen kopurua 30 pertsonetara murriztuko da.
Neurri berri hauek aurretik udalaren instalakuntzen hartutako prebentzio neurrietara batzen zaizkie (maskararen erabilera, edukieraren kontrola, distantziak, etab).
Irungo Udalak hiritarrei ezarritako arauak eta betekizunak errespetatzea eskatzen die, batez ere, musukoaren erabilera, segurtasun distantziak errespetatzea eta eskuen higienea zaintzea, etab.