Girabira: Parkeez arduraz gozatzeko aukera berria ostiral honetan

Girabira 2020 programak, uda guztietan Irungo parkeak bisitatzen dituen programak, publiko mota guztietarako jarduerak antolatzen ditu, eta ostiral honetan, abuztuaren 21ean Alai Txokon zirkua izango da protagonista. Seigarren denboraldiko ekintza berria da eta edizio honetan formatu murriztua izango du eta Covid 19a saihestekosegurtasun-neurriak beteko dira.

Uztailean Gain Gainean bezala, barrutia hesiz mugatuta egongo da, edukiera kontrolatuko da distantziak errespetatzeko eta maskara derrigorrezkoa izango da. Gel hidroalkoholikoa izango da bertaratzen direnentzat eta sarrerak eta irteerak leku desberdinetatik egingo dira.

Barruan, aretoko langileak egongo dira, eta bertaratutakoei non eseri adieraziko diete. Amaitzen denean, irteera modu mailakatuan egingo da.

Zirkua
Aurten, Girabirako ekitaldiak berriz diseinatu behar izan dira; oraingoan ez da tailerrik programatu, ez da bertaratutakoek eramaten dituzten hamaka edo aulkiekin piknika egiteko aukerarik izango, baina bai kontzertuak uztaileko saioan, bai eta ikusleek parkean eserita jarraitu ahal izango duten ikuskizunen bat ere. Adibidez, ostiralean zirkuari eskainitako bi ekitaldi izango dira.

19:30ean Ibon del Olmo izango da, sektorean leku esanguratsua eskuratu duen eta magia munduan etorkizun handia duen gaztea. Gertuko magian espezializatua dago eta ikusleak harri eta zur uztea lortzen du beti Durangoko magoak. Ilusioa eta alaitasuna dira bere joko guztietan osagarri perfektuak.

Arratsaldeko bigarren ikuskizuna Chosko Zirkua konpainiarena izango da. Talde honek ikuskizun harrigarriak egiten ditu, superakrobata, mago handi edo malabarista itxurapean ezkutatuta. Ariñe Azkuek eta Oscar Paezek Orekako zirkueskolan (Iruña) elkar ezagutu zutenean sortu zen Chosco zirkua. Bertan ikasi zuten hiru urtez; zirkuko teknikak ikasi zituzten, baita malabareak, orekak, airekoak, clown-ak, interpretazioa, sorkuntza… ere. Gero bide ezberdinak hartu zituzten Walter Velazquezek (aktorea, clown-a, irakaslea eta zuzendaria) ikuskizun hauek zuzentzen lagundu zien arte.

Ariñe Azkuek aire,dantza, akrobazia eta clowneko hainbat teknika ikasteko ikastaroak egin zituen penintsulan, Italian eta Argentinan. Hainbat kale antzerkitako jaialditan eta zirkoko galatan aritu izan da, Zirko Oreka, Zirika Zirkus eta Panpinpox konpainiekin lan egin du lan eta berak ikasi zuen eskolan, Orekan, aireko tekniken irakaslea izan da.

Oscar Paezek, berriz, hainbat ikastaro egin zituen clown, akroporte, dantza eta malabareei buruzkoak penintsulan eta Argentinan. Hainbat zirku-konpainitan hartu du parte: La Banda, Zirko Oreka… eta, gainera, kaleko antzerkiko hainbat jaialditan eta zirku-galatan hartu du parte. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua, akrobazia eta malabare irakaslea izan da Iruñeko Unibertsitate Publikoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude