Irun Rock jaialdiaren bederatzigarren edizioa ospatuko da irailaren 29an

Irailaren 29an ospatuko da Irun Rock musika jaialdiaren 2018 urteko edizioa. Aurtengo edizioarekin jaialdiak bederatzi edizio ospatuko ditu Irunen. Kontzertu guztiak egun bakarrean egingo dira eta taldeek San Juan plazan kokatuko diren bi eszenatokietatik eskainiko dituzte haien kontzertuak.

Aurtengo Irun Rock jaialdiaren nobedade nagusia jaialdiaren barneko kontzertu guztiak egun bakarrean egingo direla da, hain zuzen ere, irailaren 29an, larunbata. Era honetan, hamar edizioak ospatzetik gertu dagoen jaialdia udazkeneko musikaren munduko data ezinbestekoan bihurtu da jada.

Kontzertuak San Juan plazaren espazioa ezberdinetan kokatuko diren bi eszenatokietan ospatuko dira eta kontzertuetarako sarrera dohainekoa izango da. Juncal Eizaguirre kultura ordezkariak adierazi du, “joan den urteko edizioaren emaitza onak ikusita, jaialdiaren formatua errepikatzea erabaki dugu aurten”.

Kontzertuek goizean, arratsaldean eta gauean musikaz beteko dute Irun hiriko erdigunean. Eguerdiko 12:00etan hasita eta 14:00ak bitarte egingo dira lehen kontzertuak, hamaiketako ordua girotzeko. Arratsaldean, berriz, 17:00etan hasiko da berriro musika eta gaueko 00:45ak arte luzatuko da jaialdia.

Guztira, 10 izango dira Irun Rock jaialdiaren 2018 urteko edizioan parte hartuko duten musika talde eta abeslari bakarlariak. Grises taldeaz gain, Tav Faco & Phaters Bruns, Vulk, The Lucilles, Oso Fan, Pet Fennec Iñigo Serrulla, La Bona Dea, Olimpia eta Indixabak izango dira Irun Rock jaialdiaren bederatzigarren edizioan kontzertua eskainiko duten gainontzeko taldeak.

Irun Rock jaialdiaren aurreko edizioetan rock eta indie musikaren munduko talde entzutetsuek parte hartu izan dute. La M.O.D.A, Belako, Triángulo de Amor Bizarro, Siniestro Total, Angel Stanich, Viva Suecia o Nacho Vegas, besteak beste.

Esperientzia errepikatzeko aukera
“Grises” izeneko talde gipuzkoarra izango da kartel-burua. Ez da talde bermeotarra Irunen kontzertua eskaintzen duen lehen aldia izango. Izan ere, 2016 urteko San Pedro eta San Martzial jaien barruan Urdanibia plazan izandako kontzertu entzutetsuenetako bat izan baitzen haiena. Aurten, ordea, taldearen azken bisitatik sortutako abesti berriak jarraitzaile irundarrei erakusteko aukera izango dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude